Collabora Office 24.04 laguntza
Hainbat iragazki erabil ditzakezu kalkulu-orrietako gelaxka-barrutiak iragazteko. Datuak iragazteko zehazten dituzun aukerak erabiliko ditu iragazki estandarrak. Balio edo kate jakin baten arabera iragazten ditu datuak iragazki automatikoak. Zehaztutako gelaxketako iragazki-irizpideak erabiltzen ditu iragazki aurreratuak.
Egin klik gelaxka-barruti batean.
Aukeratu
.Iragazki estandarra elkarrizketa-koadroan, zehaztu zein iragazki-aukera aplikatu nahi dituzun.
Egin klik Ados botoian.
Zehaztu dituzun iragazki-aukerekin bat datozen erregistroak erakutsiko dira.
Egin klik gelaxka-barruti batean edo datu-baseen barruti batean.
Hainbat iragazki automatiko aplikatu nahi badizkiozu orri berari, datu-basearen barrutiak definitu behar dituzu lehendabizi, eta, ondoren, iragazki automatikoak aplikatu datu-baseen barrutiei.
Aukeratu
.Gezi-botoia gehitzen zaio datu-basearen barrutiko zutabe bakoitzaren izenburuari.
Egin klik iragazki-irizpide gisa ezarri nahi duzun balioa edo katea duen zutabeko gezi-botoian.
Hautatu iragazki-irizpide gisa erabili nahi duzun balioa edo katea.
Hautatu dituzun iragazki-irizpideekin bat datozen erregistroak erakutsiko dira.
Egin klik iragazitako gelaxka-barruti batean.
Aukeratu
.