Collabora Office 24.04 laguntza
Komaz Bereizitako Balioak (CSV, Comma Separated Values) testu-fitxategien formatu bat da, eta datu-base bateko edo kalkulu-orri bateko datuak aplikazioen artean trukatzeko erabiltzen da. Testuzko CSV fitxategi bateko lerro bakoitza datu-baseko erregistro bat da, edo kalkulu-orri bateko errenkada bat bestela. Datu-baseko erregistro bateko eremu bakoitza edo kalkulu-orriko errenkada bateko gelaxka bakoitza komaz bereizten da normalean. Nolanahi ere, beste karaktere batzuk ere erabil ditzakezu eremu bat mugatzeko, tabulazio-karakterea esate baterako.
Eremuak edo gelaxkak koma bat badu, eremuaren edo gelaxkaren edukiak komatxo bakunen (') edo komatxo bikoitzen (") artean jarri behar dira.
Aukeratu
Bilatu ireki nahi duzun CSV fitxategia.
Fitxategiak *.csv luzapena badu, hautatu fitxategia.
CSV fitxategiak beste luzapen bat badu, hautatu fitxategia eta hautatu "Testuzko CSVa" Iragazkia koadroan.
Aukeratu
elkarrizketa-koadroa irekiko da.
Zehaztu fitxategiko testua zutabetan banatzeko aukerak.
Inportatutako datuen itxura nolakoa izango den ikus dezakezu
ren elkarrizketa-koadroan.Formatua ezartzeko edo zutabea ezkutatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin aurrebistako zutabe baten gainean.
Egin klik fitxategian testu-mugatzaile gisa erabilitako karakterearekin bat datorren testu-mugatzailearen koadroan. Mugatzaileren bat zerrendan agertzen ez bada, idatzi karakterea sarrera-koadroan.
Aukeratu
Kalkulu-orri bat CSV formatura esportatzean, uneko orriko datuak bakarrik gordeko dira. Bestelako informazio guztia, formulak eta formatua barne, galdu egingo dira.
Ireki Testuzko CSV gisa gorde nahi duzun Calc orria.
Uneko orria bakarrik esporta daiteke.
Aukeratu
koadroan, idatzi fitxategiaren izena.
Iragazia koadroan, hautatu "Testuzko CSVa".
(Aukerakoa) Ezarri testuzko CSV fitxategiaren eremu-aukerak.
Egin klik
aukeran.elkarrizketa-koadroan, hautatu nahi dituzun aukerak.
Aukeratu
Aukeratu