Collabora Office 24.04 laguntza
Data bati dagokion aste-zenbakia adierazten du emaitzak.
WEEKNUM_EXCEL2003 funtzioaren xedea da asteko zenbakiak Microsoft Excel 2003 aplikazioak egiten zuen bezala kalkulatzea. Erabili WEEKNUM funtzioa ODF OpenFormula eta Excel 2010 bateragarritasunerako, edo ISOWEEKNUM funtzioa ISO 8601 formatuko asteko zenbakiak behar dituzunean. Collabora Office 5.1 aurreko bertsioetan, WEEKNUM_EXCEL2003 funtzioaren izena WEEKNUM_ADD zen.
WEEKNUM_EXCEL2003(Data;Metodoa)
Data: egutegi-astearen data.
Metodoa: 1 astea igandean astean bada, 2 astea astelehenean hasten bada.
Zenbatgarren astekoa da 2001-12-24 data?
=WEEKNUM_EXCEL2003(DATE(2001;12;24);1): 52 ematen du.