Collabora Office 24.04 laguntza
WEEKNUM_OOO funtzioak urteko zenbatgarren astea den kalkulatzen du, barne-funtzionamenduko data-balio batentzat..
Funtzio hau existitzen da 5.1.0 bertsioa baino zaharragoak diren Collabora Office bertsioekin eta OpenOffice.org aplikazioarekin bateragarritasuna mantentzeko. Aste-zenbakiak kalkulatzeko, lehen astea urtarrilaren 4a barne duena darabilen zenbakitze-sistema bat erabilita kalkulatzen du. Funtzio honek ez da bateragarria beste kalkulu-orri batzuekin. Dokumentu berrietan, erabili, horren ordez, WEEKNUM edo ISOWEEKNUM funtzioa.
WEEKNUM(zenbakia; modua)
Zenbakia barne-funtzionamenduko data-zenbakia da.
Modua aukerak astearen hasiera eta kalkulu mota ezartzen du.
1 = Igandea
2 = Astelehena (ISO 8601)
beste edozein balio = Astelehena (ISO 8601)
=WEEKNUM_OOO(DATE(1995;1;1);1): 1 ematen du
=WEEKNUM(DATE_OOO(1995;1;1)): 52 ematen du. Lehen astea astelehenean hasi da, 1995-01-02 egunean.
ORG.LIBREOFFICE.WEEKNUM_OOO