Collabora Office 24.04 laguntza
TIMEVALUE funtzioak barne-funtzionamenduko ordu-zenbakia aterako du ordu-formatua izan dezakeen komatxo artean sartutako testu batetik.
Hamartar gisa adierazitako barne-zenbakia da Collabora Office(e)k data-sarrerak kalkulatzeko erabiltzen duen data-sistemaren emaitza.
Testu-kateak urte, hilabete edo egun bat ere badauka, TIMEVALUE funtzioak bihurketaren zati frakzionarioa bakarrik emango du.
TIMEVALUE("Testua")
Testua baliozko ordu-adierazpena da, eta komatxo artean sartu behar da.
=TIMEVALUE("4PM"): 0,67 ematen du. HH:MM:SS ordu-formatuarekin formateatzen baduzu, 16:00:00 izango da emaitza.
=TIMEVALUE("24:00"): 1 ematen du. HH:MM:SS erabiltzen baduzu ordu-formatu gisa, balioa 00:00:00 izango da.