Collabora Office 24.04 laguntza
SWITCH funtzioak adierazpena konparatzen du balioa1 eta balioan artean dauden balioekin eta adierazpenarekin bat datorren lehen balioaren emaitza itzultzen du. Ez badago bat etortzerik eta emaitza_lehenetsia ematen bada, horixe itzuliko da.
SWITCH(Adierazpena; Balioa1; Emaitza1[; Balioa2; Emaitza2][; ... ; [Balioa127; Emaitza127][; EmaitzaLehenetsia]])
Balio lehenetsi bat ez zehaztea aukeratzen bada, 127 balio / emaitza bikote sartu daitezke parametro gisa. Parametro-zerrendaren amaieran emaitza lehenetsi bat sartzea aukeratzen bada, 126 balio / emaitza bikote soilik sartu daitezke.
Adierazpena: Testua, zenbakia, balio logikoa edo data bat, edo gelaxka baten erreferentzia.
Balioa1, Balioa2, ...: Edozein balio edo gelaxka-erreferentzia. Balio bakoitzak emandako emaitza bat izan behar du.
Emaitza1, Emaitza2, ...: Edozein balio edo gelaxka-erreferentzia.
EmaitzaLehenetsia: Edozein balio edo gelaxka-erreferentzia, bat etortzerik ez dagoenean itzuliko dena.
Balioa ez bada Adierazpenaren berdina eta ez bada emaitza lehenetsirik ematen, #E/E errorea itzuliko da.
=SWITCH(MONTH(A3),1,"Urtarrila",2,"Otsaila",3,"Martxoa","Bat etortzerik ez") funtzioak "Urtarrila" itzuliko du A3 gelaxkak urtarrileko data bat badu, "Otsaila" itzuliko du A3 gelaxkak otsaileko data bat badu , etab.
COM.MICROSOFT.SWITCH