Collabora Office 24.04 laguntza
Bat etortzeak eta erauzteak egiten ditu, edo aukeran ordezteak egiten ditu, adierazpen erregularrak erabilita.
REGEX( Testua ; Adierazpena [ ; [ Ordezkoa ] [ ; Banderak|Agerraldia] ] )
Testua: Adierazpen erregularra aplikatuko zaion testua edo gelaxka baten erreferentzia.
Adierazpena: Adierazpen erregularra ordezkatzen duen testu bat, ICU adierazpen erregularrak jarraituz. Bat etortzerik ez badago eta ez bada Ordezkoa ematen, #E/E itzuliko da.
Ordezkoa: Aukerakoa. Ordezko testua eta kaptura-taldeen erreferentziak. Bat etortzerik ez badago, Testua aldaketarik gabe itzuliko da.
Banderak: Aukerakoa. "g" banderak Adierazpena balioak Testua balioan dituen bat etortze guztiak ordezten ditu, erauzi gabe. Bat etortzerik ez badago, Testua aldaketarik gabe itzuliko da.
Agerraldia: Aukerakoa. Testua aldagaian Adierazpena aldagaiaren zein bat etortze erauziko edo ordeztuko den adierazten duen zenbakia. Bat etortzerik ez badago eta Ordezkoa ematen ez bada, #E/E itzuliko da. Bat etortzerik ez badago eta Ordezkoa ematen bada, Testua aldaketarik gabe itzuliko da. Agerraldia 0 bada, Testua aldaketarik gabe itzuliko da.
=REGEX("123456ABCDEF";"[:digit:]";"Z") "Z23456ABCDEF" ematen du, digitu baten lehen bat etortzea "Z" letrarekin ordezkatuta.
=REGEX("123456ABCDEF";"[:digit:]";"Z";"g") "ZZZZZZABCDEF" ematen du, digitu guztiak "Z" letrarekin ordezkatuta.
=REGEX("123456ABCDEF";"[126]";"";"g") "345ABCDEF" ematen du, "1", "2" edo "6" bakoitza kate hutsarekin ordeztuta (hortaz, ezabatu egiten dira).
=REGEX("axbxcxd";".x";;2) "bx" ematen du, ".x" balioaren bigarren bat etortzea.
=REGEX("axbxcxd";"(.)x";"$1y";2) "axbycxd" ematen du, "(.)x" balioaren bigarren bat etortzea (alegia, "bx") karaktere bateko (alegia, "b") talde kapturatuarekin ordeztuta eta "y" balioarekin jarraituta.
ORG.LIBREOFFICE.REGEX