NETWORKDAYS.INTL
Hasiera-data baten eta amaiera-data baten arteko lanegun kopurua ematen du. Asteburuko egunak eta jaiegunak definitzeko aukerak daude. Asteburuaren parametroa (edo katea), aukerakoa, asteburuko egunak (edo aste bakoitzean lan egiten ez diren egunak) definitzeko erabil daiteke. Aukeran ere, erabiltzaileak jaiegunen zerrenda bat definitu dezake. Asteburuko egunak eta erabiltzaileak definitutako jaiegunak ez dira laneguntzat hartzen.
NETWORKDAYS.INTL(Hasiera-data; Amaiera-data [; [ Asteburua ] [; Jaiegunak ] ])
Hasiera-data: kalkulua egiteko abiapuntu gisa erabiliko den data. Hasierako data laneguna bada, egun hori kalkuluan sartuko da.
Amaiera-data: kalkuluak barne hartzen duen epearen amaierako data. Amaierako data asteguna bada, egun hori kalkuluan sartuko da.
Asteburua (aukerako parametroa): Asteburua diren, eta beraz, lanegunak ez diren, asteko egunak zehazteko erabiliko den zenbaki bat edo kate bat. Asteburuak noiz gertatzen diren zehazten duen zenbaki edo kate bat da. Zenbakizko balioek asteburuko hurrengo egunak adierazten dituzte:
1 eta 7 bitarteko zenbakia bi egunetako asteburuentzat eta 11 eta 17 bitartekoak egun bateko asteburuentzat.
Zenbakia
|
Asteburua
|
1 edo ezikusia
|
Larunbata eta igandea
|
2
|
Igandea eta astelehena
|
3
|
Astelehena eta asteartea
|
4
|
Asteartea eta asteazkena
|
5
|
Asteazkena eta osteguna
|
6
|
Osteguna eta ostirala
|
7
|
Ostirala eta larunbata
|
11
|
Igandea besterik ez
|
12
|
Astelehena besterik ez
|
13
|
Asteartea besterik ez
|
14
|
Asteazkena besterik ez
|
15
|
Osteguna besterik ez
|
16
|
Ostirala besterik ez
|
17
|
Larunbata besterik ez
|
'Asteburua' kateak lanegunak ez diren egunak definitzeko beste modu bat eskaintzen du. Zazpi (7) karaktere izan behar ditu: zeroak (0) laneko egunak adierazteko eta batak (1) lanekoak ez direnak adierazteko. Karaktere bakoitzak asteko egun bat ordezkatzen du, astelehenetik hasita. 1 eta 0 balioak soilik dira baliozkoak. “1111111” baliogabeko katea da eta ez da erabili behar. Adibidez, “0000011” kateak definitzen du larunbatak eta igandeak ez direla lanegunak.
Jaiegunak laneguntzat hartu behar ez diren egunen zerrenda bat da, aukerakoa. Zerrenda gelaxka-barruti baten bidez eman daiteke.
Datak formulen zati gisa sartzean, daten bereizle modura erabilitako barrak eta marrak eragiketa aritmetikotzat hartzen dira. Hortaz, formatu horretan sartutako datak ez dira datatzat hartzen eta kalkulu okerrak ematen ditu. Datak formulen zati gisa interpreta ez daitezen, erabili DATE funtzioa, esaterako DATE(1954;7;20), edo kokatu data komatxo artean eta erabili ISO 8601 notazioa, esaterako "1954-07-20". Ez erabili hizkuntzaren arabera aldatzen diren data-formatuak, esaterako "07/20/54", kalkuluak erroreak eman ditzake dokumentua beste eskualde-ezarpen bat erabilita kargatzen bada.
Posible da anbiguotasunik gabeko bihurketak egitea ISO 8601 data eta orduetarako, bereizleak dituzten formatu hedatuetan. #BALIOA! errorea gertatzen bada, desautatu Sortu #BALIOA! errorea Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Collabora Office Calc - Formula atalean, Xehetasunak... botoiarekin, "Kalkulu-ezarpen xeheak" sekzioan, Testua zenbaki bihurtzea zerrenda-koadroa.
Funtzio honek datu-barruti bateko edozein testuri edo gelaxka hutsi ez ikusiarena egiten dio. Funtzio honek emaitza okerrak emango dituela susmatzen bada, begiratu testurik dagoen datu-barrutietan. Datu-barruti bateko testu-edukiak nabarmentzeko, erabili balioak nabarmentzeko eginbidea.
Zenbat lanegun daude 2016ko abenduaren 15aren eta 2017ko urtarrilaren 14aren artean? Demagun hasiera-data C3 gelaxkan dagoela eta amaiera-data D3 gelaxkan. F3 eta J3 arteko gelaxkek bost (5) jaiegun dituzte, Gabon egunaren eta Gabon zahar egunaren artean: 2016 abenduaren 24a, 2016ko abenduaren 25a, 2016ko abenduaren 26a, 2016ko abenduaren 31 eta 2017ko urtarrilaren 1a.
=NETWORKDAYS.INTL(C3;D3;;F3:J3): 21 lanegun ematen ditu, asteburuetarako balio lehenetsia erabilita.
=NETWORKDAYS.INTL(C3;D3;11;F3:J3): 24 lanegun ematen ditu, igandez soilik osatutako asteburuak izanda.
Era berean, “0000001” asteburu-katea erabili daiteke aste bakoitzean lan egiten ez den eguna igandea dela definitzeko.
=NETWORKDAYS.INTL(C3;D3;“0000001”;F3:J3): 24 lanegun ematen ditu, igandez soilik osatutako asteburuak izanda.
Funtzioa aukerako bi parametroak (laneguna eta jaiegunak) sartu gabe erabili daiteke, horiek kanpoan utzita:
=NETWORKDAYS.INTL(C3;D3): 22 lanegun ematen du.
Funtzio hau Collabora Office 4.3 bertsiotik dago erabilgarri.
Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:
COM.MICROSOFT.NETWORKDAYS.INTL