Collabora Office 24.04 laguntza
Hasiera-data eta Amaiera-data artean dagoen lanegun kopurua itzultzen du. Jaiegunak kendu egin daitezke.
NETWORKDAYS(Hasiera-data; Amaiera-data [; [ Jaiegunak ] [; Lanegunak ] ])
HasieraData: kalkulua egiteko abiapuntu gisa erabiliko den data. Hasierako data laneguna bada, egun hori kalkuluan sartuko da.
AmaieraData: kalkuluak barne hartzen duen epearen amaierako data. Amaierako data asteguna bada, egun hori kalkuluan sartuko da.
Jaiegunak: jaiegunen aukerako zerrenda. Egun hauetan ez da lanik egiten. Sartu jaiegunen zerrenda duen gelaxka-barrutia.
Lanegunak: lanegun estandarrak definitzen dituzten zenbakizko balioen aukerako zerrenda. Zerrenda igandean hasten da, lanegunak zero bidez adierazten dira eta lanegun ez direnak zero ez diren balioen bidez.
Zenbat lanegun daude 2001/12/15 eta 2002/01/15 daten artean? Hasierako data C3 gelaxkan dago eta amaierakoa D3 gelaxkan. F3 eta J3 arteko gelaxkek ondorengo Eguberri eta Urte berri jaiegunak dituzte: "12/24/2001", "12/25/2001", "12/26/2001", "12/31/2001", "1/1/2002".
=NETWORKDAYS(C3;D3;F3:J3) 17 lanegun ematen du.
Zenbat lanegun daude 2016ko irailaren 12tik 25era, astelehenak, astearteak eta asteazkenak soilik hartzen badira laneguntzat?
=NETWORKDAYS(DATE(2016;9;12); DATE(2016;9;25); ; {1;0;0;0;1;1;1}): 6 lanegun ematen du.