Collabora Office 24.04 laguntza
Zenbaki konplexu baten tangentea ematen du. Zenbaki konplexu baten tantentea honela adierazi daiteke:
IMTAN("ZenbakiKonplexua")
'ZenbakiKonplexua' tangentea kalkulatuko zaion zenbaki konplexu bat da.
Zenbaki konplexu bat "a+bi" edo "a+bj" forma duen kate-adierazpen bat da, non 'a' eta 'b' zenbakiak diren.
Zenbaki konplexua zenbaki erreal ba bada (b = 0), orduan kate-adierazpen bat edo zenbaki-balio bat izan daiteke.
Funtzioak beti itzultzen du zenbaki konplexu bat ordezkatzen duen kate bat.
Emaitza modura sortzen den zenbaki konplexuak bere zatietako bat (a edo b) zeroren berdina badu, zati hori ez da erakusten.
=IMTAN("4-3i")
0,00490825806749606-1,00070953606723i ematen du.
=IMTAN(2)
-2,18503986326152 ematen du kate formatuan. Zati irudikaria zero da, eta ez da emaitzan bistaratzen.