Collabora Office 24.04 laguntza
Zenbaki konplexu baten kosekantea ematen du. Zenbaki konplexu baten kosekantea honela adierazi daiteke:
IMCSC("ZenbakiKonplexua")
'ZenbakiKonplexua' kosekantea kalkulatuko zaion zenbaki konplexu bat da.
Zenbaki konplexu bat "a+bi" edo "a+bj" forma duen kate-adierazpen bat da, non 'a' eta 'b' zenbakiak diren.
Zenbaki konplexua zenbaki erreal ba bada (b = 0), orduan kate-adierazpen bat edo zenbaki-balio bat izan daiteke.
Funtzioak beti itzultzen du zenbaki konplexu bat ordezkatzen duen kate bat.
Emaitza modura sortzen den zenbaki konplexuak bere zatietako bat (a edo b) zeroren berdina badu, zati hori ez da erakusten.
=IMCSC("4-3i")
-0,0754898329158637-0,0648774713706355i ematen du.
=457657554360286(2)
funtzioak 1,09975017029462 ematen du kate forman. Zati irudikaria zero da, eta ez da emaitzan bistaratzen.