Collabora Office 24.04 laguntza
Funtzio honek urtea, hilabetea, eguna formatuarekin idatzitako data bat kalkulatzen du, eta gelaxkaren formatuan bistaratzen du. DATE funtzioa daukan gelaxkaren formatu lehenetsia data-formatua da, baina gelaxkei beste edozein zenbaki-formatu eman diezaiekezu.
DATE(Urtea; Hilabetea; Eguna)
Urtea 1583 eta 9956 edo 0 eta 99 arteko osoko zenbakia izan daiteke.
aukeran ezar dezakezu bi digituko zenbakizko sarrera batek zein urtetik aurrera adieraziko duen 20xx urte bat.
Hilabetea 1 eta 12 arteko osoko zenbakia da eta hilabetea adierazten du.
Eguna 1 eta 31 arteko osoko zenbakia da eta hilabeteko eguna adierazten du.
Hilabete eta egunaren balioak behar baino handiagoak badira, hurrengo zifrara pasatzen dira. =DATE(00;12;31) funtzioa sartzen baduzu, "00/12/31" izango da emaitza. Bestela, =DATE(00;13;31) sartzen baduzu, "01/01/31."
=DATE(00;1;31) funtzioak 1/31/00 emango du MM/DD/YY ezarrita badago gelaxka-formatu gisa.