Collabora Office 24.04 laguntza
Emandako irizpide bat betetzen dituen barruti bateko gelaxka guztien batezbesteko aritmetikoa ematen du. AVERAGEIF funtzioak proba logikoekin bat datozen emaitza guztiak batzen ditu eta batuketa hori hautatutako balioen kopuruarekin zatitzen du.
AVERAGEIF(Barrutia; Irizpidea [; BatezbestekoBarrutia ])
Barrutia (derrigorrezko argumentua). Matrize bat, izendun barruti baten izena edo zutabe edo errenkada baten etiketa, batezbestekoa egiteko erabiliko diren zenbakiak edo baldintzaren testua dituena.
BatezbestekoBarrutia (aukerakoa). Batezbestekoa kalkulatzeko erabiliko diren balioen barrutia.
BatezbestekoBarrutia zehazten ez bada, Barrutia erabiliko da bietarako, batezbestekoaren kalkulurako eta baldintzaren araberako bilaketarako. BatezbestekoBarrutia zehazten bada, Barrutia baldintza-probarako soilik erabiliko da eta BatezbestekoBarrutia batezbestekoaren kalkulurako erabiliko da.
Batezbestekoa kalkulatzeko balio-barrutiko gelaxka bat hutsik badago edo testua badu, AVERAGEIF funtzioak gelaxka hori ez ikusi egingo du.
Barruti osoa hutsik badago, testua soilik badu edo baldintza betetzen ez duten barruti-balioak baditu, funtzioak #DIV/0! errorea emango du.
=AVERAGEIF(B2:B6;"<35")
B2:B6 barrutian 35 baino txikiagoak diren balioen batezbestekoa kalkulatzen du. 19 ematen du, bigarren errenkada ez baita kontuan hartzen kalkuluan.
=AVERAGEIF(B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))
Barrutiko balio maximoa baino txikiagoak diren balioen batezbestekoa kalkulatzen du. 19 ematen du, baliorik handiena (bigarren errenkada) ez baita kontuan hartzen kalkuluan.
=AVERAGEIF(B2:B6;">"&SMALL(B2:B6;1))
Barrutiko lehen balio minimoa baino handiagoak diren balioen batezbestekoa kalkulatzen du. 25 ematen du, lehen baliorik txikiena (laugarren errenkada) ez baita kontuan hartzen kalkuluan.
=AVERAGEIF(B2:B6;"<35";C2:C6)
Funtzioak bilatzen du zein balioak diren 35 baino gutxiago B2:B6 barrutian, eta C2:C6 barrutitik dagozkien balioen batezbestekoa kalkulatzen du. 145 itzultzen du, bigarren errenkadak ez duelako parte hartzen kalkuluan.
=AVERAGEIF(B2:B6;">"&MIN(B2:B6);C2:C6)
Funtzioak bilatzen du B2:B6 barrutiko zein balioak diren B2:B6 barrutiko baliorik txikiena baino handiagoak, eta C2:C6 barrutitik dagozkien balioen batezbestekoa kalkulatzen du. 113,3 itzultzen du, laugarren errenkadak (B2:B6 barrutiko baliorik txikiena duenak) ez duelako parte hartzen kalkuluan.
=AVERAGEIF(B2:B6;"<"&LARGE(B2:B6;2);C2:C6)
Funtzioak bilatzen du B2:B6 barrutiko zein balioak diren B2:B6 barrutiko bigarren baliorik handiena baino txikiagoak, eta C2:C6 barrutitik dagozkien balioen batezbestekoa kalkulatzen du. 180 itzultzen du, laugarren errenkadak soilik hartzen duelako parte kalkuluan.
=AVERAGEIF(A2:A6;"arkatz";B2:B6)
Funtzioak bilatzen du A2:A6 barrutiko zein gelaxkek duten "arkatz" hitza, eta barruti horri dagozkion B2:B6 barrutiko balioen batezbestekoa kalkulatzen du. Funtzioak 20 ematen du, lehen errenkadek soilik hartuko duelako parte kalkuluan. Bilaketa A2:A6 barrutian egingo da, baina balioak B2:B6 barrutitik itzuliko dira.
=AVERAGEIF(A2:A6;"arkatz.*";B2:B6)
Funtzioak bilatzen du A2:A6 barrutiko zein gelaxkek duten "arkatz" hitza, amaieran beste edozein karaktereren edozein kopuru izanda, eta barruti horri dagozkion B2:B6 barrutiko balioen batezbestekoa kalkulatzen du. Funtzioak 20 emango du, baina kontuan izan "arkatz-kutxa" kateak ere baldintza betetzen duelako, eta horregatik, lehen eta azken errenkadek hartuko dutela parte kalkuluan.
=AVERAGEIF(A2:A6;".*liburu.*";B2:B6)
Funtzioak bilatzen du A2:A6 barrutiko zein gelaxkek duten "liburu" hitza, hasieran eta amaieran beste edozein karaktereren edozein kopuru izanda, eta barruti horri dagozkion B2:B6 barrutiko balioen batezbestekoa kalkulatzen du. Funtzioak 17 ematen du, bosgarren errenkadak soilik hartuko baitu parte kalkuluan.
Irizpide bat erraz aldatu nahi baduzu, beste gelaxka batean zehaztu dezakezu eta gelaxka horren erreferentzia bat erabili AVERAGEIF funtzioaren baldintzan.
=AVERAGEIF(A2:A6;".*"&E2&".*";B2:B6)
Funtzioak bilatzen du A2:A6 barrutiko zein gelaxkek duten E2 gelaxkan zehaztutako karaktereen konbinazio bat, hasietan eta amaieran beste edozein karaktereren edozein kopuru izanda, eta barruti horri dagozkion B2:B6 barrutiko balioen batezbestekoa kalkulatzen du. E2 = liburu bada, funtzioak 17 ematen du.
=AVERAGEIF(B2:B6;"<"&E2;C2:C6)
Funtzioak bilatzen du B2:B6 barrutiko zein gelaxkak E2 gelaxkan zehaztutako balioa baino txikiagoa duten, eta barruti horri C2:C6 barrutian dagozkion balioen batezbestekoa kalkulatzen du. E2 = 35 bada, funtzioak 145 ematen du.