Collabora Office 24.04 laguntza
Byte bikoitzeko (zabalera osoko) karaktereak byte bakarreko (zabalera erdiko) ASCII eta katakana karaktere bihurtzen ditu.
Begiratu https://wiki.documentfoundation.org/Calc/Features/JIS_and_ASC_functions bihurketen taula bat kontsultatzeko.
ASC(Testua)
Testua: Bihurtuko diren karaktereak dituen testu-katea.
ASC funtzioa byte bakarreko karaktereak dituen kate bati aplikatzen bazaio, sarrerako katea aldaketarik gabe itzuliko da.
=ASC("LibreOffice") funtzioak "LibreOffice" katea itzuliko du. Ez da aldaketarik gertatuko, karaktere guztiak byte bakarrekoak baitira.
=ASC("ライト") funtzioak "ライト" katea itzuliko du, byte bakarreko karaktereekin osatuta baitago.