Collabora Office 24.04 laguntza
Testu gisa adierazita dagoen zenbaki erromatar bati dagokion zenbakizko balioa itzuliko du.
Bihurtu daitekeen zenbaki erromatar handiena MMMCMXCIX (edo horren bertsio sinplifikatuetako bat) da. Zenbaki hori 3.999ren baliokidea da.
ARABIC(Testua)
Testua: Zenbaki erromatarra ordezkatzen duen testua.
=ARABIC("MXIV") funtzioak 1014 zenbakizko balioa itzultzen du.
=ARABIC("MMII") funtzioak 2002 zenbakizko balioa itzultzen du.
=ARABIC("") funtzioak 0 itzultzen du.