Collabora Office 24.04 laguntza
Gelaxka batean datu baliogabeak sartzean bistaratuko den errore-mezua definitzen du.
Makro bat ere errore-mezu batekin has dezakezu. Makro baten adibidea ikus dezakezu orrialde honen amaieran.
Edukia arean idatzi duzun errore-mezua bistaratzen du gelaxka batean baliogabeko datuak sartzen direnean. Gaituta badago, mezua bistaratuko da sarrera baliogabe bat saihesteko.
Bi kasuotan, "Gelditu" hautatze duzunean, baliogabeko sarrera ezabatu egingo da, eta aurreko balioa berriro sartuko da gelaxkan. Berdina gertatuko da "Abisua" eta "Informazioa" elkarrizketak ixtean Utzi botoian klik eginez. Ados botoia sakatuz ixten badituzu elkarrizketa-koadroak, baliogabeko sarrera ez da ezabatuko.
Hautatu zein ekintza gertatzea nahi duzun gelaxka batean baliogabeko datuak sartzean. 'Gelditu' ekintzak baztertu egiten du baliogabeko edozein sarrera, eta Ados botoia sakatuz itxi beharreko elkarrizketa-koadro bat bistaratzen du. 'Abisua' eta 'Informazioa' ekintzekin elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da, Ados edo Utzi sakatuz itxi beharrekoa. Utzi sakatuz bakarrik baztertu daiteke baliogabeko sarrera.
Makroaren elkarrizketa-koadroa irekiko da; gelaxka batean baliogabeko datuak sartzean exekutatuko den makroa hauta dezakezu bertan. Errore-mezua bistaratu ondoren exekutatuko da makroa.
Sartu gelaxka batean baliogabeko datuak sartzean bistaratzea nahi duzun makroaren titulua edo errore-mezua.
Sartu gelaxka batean baliogabeko datuak sartzean bistaratzea nahi duzun mezua.
Behean, errore bat gertatzen denean deitu daitekeen adibideko funtzio bat ikusi daiteke. Kontuan izan makroak bi parametro hartzen dituela, funtzioari deitzen zaionean Collabora Officek pasatzen dituenak.
CellValue: Erabiltzaileak sartutako balioa, kate gisa.
CellAddress: Gelaxka baten helbidea orri-izena aurrizkitzat duen kate gisa, balioa hor sartuko da (adibidez: "Orria1.A1").
Funtzioak balio boolear bat itzuli behar du. True itzultzen badu, sartutako balioa mantenduko da. False bada, sartutako balioa ezabatuko da eta aurreko balioa berrezarriko da.
Function ExampleValidity(CellValue as String, CellAddress as String) as Boolean
Dim msg as String
Dim iAnswer as Integer
Dim MB_FLAGS as Integer
msg = "Baliogabeko balioa: " & "'" & CellValue & "'"
msg = msg & " gelaxka honetan: " & "'" & CellAddress & "'"
msg = msg & Chr(10) & "Onartu?"
MB_FLAGS = MB_YESNO + MB_ICONEXCLAMATION + MB_DEFBUTTON2
iAnswer = MsgBox (msg , MB_FLAGS, "Errore-mezua")
ExampleValidity = (iAnswer = IDYES)
End Function