Collabora Office 24.04 laguntza
Taula dinamikoaren iturburua hautatu eta taula sortu ahal izango duzu elkarrizketa-koadro honetan.
Hautatu taula dinamikoaren datu-iturburua.
Hautatutako gelaxkak erabiltzen ditu taula dinamikoaren datu-iturburu gisa.
Uneko hautapeneko lehen datu-errenkadaren zenbaki-formatu bera erabiliko dute taula dinamikoaren datu-zutabeek.
Collabora Office suitean erregistratutako taula edo kontsulta bat erabiltzen du taula dinamikoaren iturburu gisa.
Kanpo iturria elkarrizketa-koadroa irekitzen du, taula dinamikoaren OLAP datu-iturria hautatzeko.