Collabora Office 24.04 laguntza
Iragazki-aukera osagarriak erakusten ditu.
Maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu datuak iragaztean.
Gelaxka-barruti bateko lehen errenkadako zutabe-etiketak sartzen ditu.
Hautatu kontrol-laukia, eta ondoren hautatu iragazkiaren emaitzak erakusteko gelaxka-barrutia. Barruti izendun bat ere hauta dezakezu zerrendatik.
Iragazkia definitzean komodinak erabiltzeko aukera ematen du. Collabora Office(e)k onartzen dituen adierazpen erregularren zerrenda ikusteko, egin klik hemen.
Adierazpen erregularrak kontrol-laukia hautatuta badago, adierazpen erregularrak erabili ahal izango dituzu Balioaren eremuan, Baldintzaren zerrenda-koadroan '=' EQUAL edo '<>' UNEQUAL ezarrita badago. Gainera, iragazki aurreratu baterako erreferentziatutako gelaxketan ere erabili ahal izango dituzu.
Errenkada bikoiztuak baztertzen ditu iragazitako datuen zerrendan.
Hautatu Kopiatu emaitzak hemen kontrol-laukia, eta zehaztu helburuko zein barrutitan bistaratu nahi dituzun iragazitako datuak. Kontrol-lauki hau hautatuta badago, helburuko barrutia iturburuko barrutiari estekatuta geratuko da. Datuak - Definitu barrutia aukeran datu-basearen barruti gisa definituta eduki behar duzu iturburuko barrutia. Ondoren, edozein unetan berriro aplikatu ahal izango duzu definitutako iragazkia: egin klik iturburuko barrutian, eta ondoren aukeratu Datuak - Freskatu barrutia.
Iragazi nahi duzun gelaxka-barrutia edo gelaxka-barrutiaren izena erakusten du.