Collabora Office 24.04 laguntza
Automatikoki iragazten du hautatutako gelaxka-barrutia, eta errenkada bateko zerrenda-koadro bat sortzen du, zein elementu bistaratu nahi dituzun aukeratzeko.
Gelaxka-barrutiko errenkadak gorantz ordenatuta bistaratzen ditu, uneko zutabearen gelaxketako balioetan oinarrituta.
Gelaxka-barrutiko errenkadak beherantz ordenatuta bistaratzen ditu, uneko zutabearen gelaxketako balioetan oinarrituta.
Hautatutako gelaxka-barrutirako, hautatutako koloreak eta uneko zutabearen gelaxkaren testu-koloreak bat datozenean soilik bistaratzen ditu errenkadak.
Hautatutako gelaxka-barrutirako, hautatutako koloreak eta uneko zutabearen gelaxkaren atzeko planoaren koloreak bat datozenean soilik bistaratzen ditu errenkadak.
Hautatutako gelaxka-barrutirako, uneko zutabean gelaxka huts bat duten errenkadak soilik bistaratzen ditu.
Hautatutako gelaxka-barrutirako, uneko zutabean hutsik ez dagoen gelaxka bat duten errenkadak soilik bistaratzen ditu.
Hautatutako gelaxka-barrutirako, uneko zutabearen gelaxketan baliorik handienak dituzten 10 errenkadak bistaratzen ditu. Balio horiek bakarrak badira, ez dira 10 errenkada baino gehiago bistaratuko, baina balioak ez badira bakarrak, posible da 10 errenkada baino gehiago agertzea.
Displays the 10 rows of the cell range that contain the lowest values in the cells of the current column. If these values are unique then no more than 10 rows will be visible, but if the values are not unique then it is possible for more than 10 rows to be shown.
Iragazki estandarra elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Bilatu sarrera zehatz bat uneko zutabean dauden balioen zerrendan. Testu-koadroan karaktereak idatzi ahala, zerrenda eguneratu egingo da bat datozen sarrerak soilik erakusteko.
Egin klik behin errenkada guztiak erakustea hautatzeko, eta egin klik berriro errenkada guztiak erakusteko.
Bistaratu Balioa koadroan nabarmendu den balioa duten errenkadak soilik.
Ezkutatu Balioa koadroan nabarmendutako balio duten errenkadak guztiak eta bistaratu gainerako errenkadak.
Uneko zutabean dauden balio bakarren zerrenda.