Collabora Office 24.04 laguntza
Uneko leihoa zatituko du gelaxka aktiboaren goi-ezkerreko ertzean.
Sagua ere erabil dezakezu, leihoa horizontalean nahiz bertikalean zatitzeko. Horretarako, leihora arrastatu behar duzu marra beltz lodia (justu-justu korritze-barra bertikalaren azpian edo korritze-barra horizontalaren eskuinaldean kokatutakoa). Marra beltz lodiak erakutsiko dizu nondik zatitu den leihoa.
Leihoaren zati bakoitzak bere korritze-barrak ditu; leiho-atal finkoek, ordea, ez dute horrelakorik.