Collabora Office 24.04 laguntza
Sarrera automatikoaren funtzioa aktibatzen eta desaktibatzen du. Funtzio horrek automatikoki osatzen ditu sarrerak, zutabe bereko beste sarrera batzuetan oinarrituta. Zutabean gehienez 2000 gelaxka edo 200 kate desberdin eskaneatzen dira.
Osatze-testua nabarmenduta bistaratuko da.
Osatzea onartzeko, sakatu ⏎ edo kurtsore-tekla.
Testua eransteko edo osatzea editatzeko, sakatu F2.
Osatze gehiago ikusteko, sakatu ⌘Ctrl+↹ aurrerantz korritzeko, edo ⌘Ctrl+⇧+↹ atzerantz korritzeko.
Sarrera automatikoko testu-elementu erabilgarri guztien zerrenda ikusteko uneko zutaberako, sakatu ⌥Alt+beherako gezia.
Formuletan idazterakoan aurreko sarrerekin bat datozen karaktereak erabiliz gero, Laguntza-iradokizuna agertuko zaizu, eta, bertan, azken hamar funtzioen zerrenda izango duzu, Funtzioen morroitik, definitutako barruti-izen guztietatik, datu-baseen barrutien izen guztietatik eta etiketa-barruti guztietako edukitik hartua.
Sarrera Automatikoak maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu. Esate baterako, "Guztira" idazten baduzu gelaxka batean, ezingo duzu "guztira" idatzi zutabe bereko beste gelaxka batean, Sarrera Automatikoa desaktibatu gabe.