Collabora Office 24.04 laguntza
Hautatutako orri-arearentzako agertoki bat definitzen du.
Agertokiarentzako izen bat definitzen du. Erabili izen garbia eta bakarra, agertokia erraz identifikatzeko. Agertokiaren izena Nabigatzailean ere alda dezakezu, laster-menuko Propietateak komandoarekin.
Agertokiari buruzko informazio gehigarria ematen du. Informazio hau Nabigatzailea panelean agertuko da Agertokiak ikonoan klik egiten duzunean eta nahi duzun agertokia hautatzen duzunean. Informazio hau ere nabigatzailean alda dezakezu, laster-menuko Propietateak komandoarekin.
Bistaratutako agertokian baliatutako ezarpenak definitzeko erabiltzen da atal hau.
Agertokia ertz batekin nabarmenduko du zure taulan. Ertzaren kolorea aukera honen eskuinetara dagoen eremuan zehazten da. Ertzak titulu-barra bat izango du, eta azken agertokiaren izena agertuko da bertan. Agertokiaren ertzaren eskuineko botoiak area honetako agertoki guztiei buruzko informazio orokorra eskainiko dizu, aurretik hainbat definitu badira. Zerrendako edozein agertoki hauta dezakezu, inolako murrizketarik gabe.
Agertoki aktibora aldatzen dituzun gelaxken balioak kopiatzen ditu. Aukera hau hautatzen ez baduzu, agertokia ez da aldatuko gelaxka-balioak aldatzean. Atzera kopiatu izeneko ezarpena gelaxka-babesa, orri-babesa eta Eragotzi aldaketak ezarpenaren araberakoa izaten da.
Orri osoa kopiatzen du agertoki-orri gehigarri batean.
Agertoki aktiboan aldaketak egitea eragozten du. Atzera kopiatu izeneko ezarpena gelaxka-babesa, orri-babesa eta Eragotzi aldaketak ezarpenaren araberakoa izaten da.
Eragotzi aldaketak aukerak hautatu gabe eta orriak babestu gabe egon behar du agertokiaren propietateak aldatzeko.
Gelaxka-balioak editatu ahal izateko, Eragotzi aldaketak aukerak hautatuta egon behar du, Atzera kopiatu aukerak hautatu gabe, and eta gelaxkak babestu gabe.
Agertokiko gelaxken balioak aldatzeko eta gero berriro agertokian idazteko, Eragotzi aldaketak aukerak hautatu gabe egon behar du, Atzera kopiatu aukerak hautatua, eta gelaxkek babestu gabe.