Collabora Office 24.04 laguntza
Aldagai bateko ekuazioa ebazteko elkarrizketa-koadroa irekiko du. Bilaketa behar bezala egin ondoren, emaitza erakusten duen elkarrizketa-koadro bat irekiko da, eta emaitza eta helburuko balioa zuzenean gelaxkan aplikatu ahal izango dituzu.
Atal honetan, formulako aldagaiak definitu ahal izango dituzu.
Formula duen gelaxkarekiko erreferentzia sartuko duzu formula-gelaxka honetan. Uneko gelaxka-erreferentzia du. Egin klik orriko beste gelaxka batean, testu-koadroari bere erreferentzia aplikatzeko.
Emaitza berri gisa agertzea nahi duzun balioa sar ezazu.
Xedera heltzeko doitu nahi duzun balioa daukan gelaxkaren erreferentzia zehazten du.