Collabora Office 24.04 laguntza
Baldintzapeko formatua hautatutako barrutian definitutako gelaxka multzoari aplikatzen dio. Formatua barruti osoaren edukiaren arabera aplikatzen da.
Kolore-eskala bat aplikatzen dio barruti bati, bi edo hiru koloretako gradiente bat bistaratuz barrutian, gelaxka bakoitzaren balioaren arabera.
Kolore-eskalaren kalkulua 2 edo 3 baldintzaren araberakoa da. Honako moduan definitzen dira:
Gutxienekoa (Gehienekoa): barrutiko gutxieneko (gehieneko) balioak erabiliz kalkulatzen du.
Balioa: balio finkoa. Sartu balioa testu-koadroan.
Pertzentila: Pertzentil bat da datuak 100 zati berdinetan zatitzen duen 99 balioetako bakoitza. Zati bakoitzak laginaren populazioaren 1/100 ordezkatzen du. Pertzentilak datu multzo bateko baliorik txikienetik handienera doan datu-serie baten balioa itzultzen du. P= 25 bada, adibidez, pertzentila lehen kuartila da. P = 50 bada, datu multzoaren MEDIANA ere bada. Sartu pertzentilaren balioa testu-koadroan. Baliozko balioak 0 eta 100 artekoak dira.
Ehunekoa: barrutiko gutxieneko eta gehieneko balioen arabera definitutako luzeraren gutxienekoaren (gehienekoaren) ehunekoa ordezkatzen duen balio finko bat. Gutxienekoa %10ekoa bada, [Gutxienekoa,Gehienekoa] segmentuaren %10aren azpiko balioak hautatzen dira. Gehienekoa %80koa bada, [Gutxienekoa,Gehienekoa] segmentuaren %80aren gaineko balioak hautatzen dira. Baliozko balioak 0 eta 100 artekoak dira. Ez sartu ehunekoen ikurra (%).
Formula: Berdintasunaren ikurrarekin (=) hasten den formula-adierazpena, zenbakizko balio bat kalkulatzen duena. Balioak izan daitezke zenbakiak, datak edo denbora. Sartu formula-adierazpena testu-koadroan.
Data bar option fills the cell with solid or gradient color corresponding to the numeric value in the cell.
Barra-arearen betegarria kalkulatzeko, beheko baldintzak erabiliko dira:
Automatikoa: barrutiko gutxieneko eta gehieneko balioak erabiliz kalkulatzen du.
Gutxienekoa (Gehienekoa): barrutiko gutxieneko (gehieneko) balioak erabiliz egiten du kalkulua.
'Datu-barra' elkarrizketa-koadroa irekitzen da datu-barren bistaratzeari xehetasunak gehitzeko.
Goiko baldintza berak.
Hautatu balio positibo eta negatiboetarako kolorea.
Gradientea: ezarri balio positiboen (negatiboen) kolorearen eta zuriaren arteko kolore-eskala bat.
Kolorea: erabili kolore positiboa (negatiboa) datu-barra osoan, ez erabili kolorea iluntzeko gradienterik.
Ezarri datu-barraren ardatz bertikalaren kokagunea. Balioak:
Automatikoa: kokatu ardatz bertikala gehieneko eta gutxieneko balioen erdian.
Erdian: ezarri ardatz bertikala zutabearen erdian.
Bat ere ez: ez bistaratu ardatz bertikalik.
Datu-barren gutxieneko (gehieneko ) luzera ezartzen du zutabe-zabaleraren ehuneko gisa.
Ez bistaratu gelaxkako balioak, datu-barrak soilik.
Gehitu gelaxkari ikono bat zehaztutako atalaseetako balioen arabera. Ikono multzo anitz daude erabilgarri.
3, 4 edo 5 - geziak
3, 4 edo 5 - gezi grisak
3 - banderak
3 - semaforoak 1 eta 2 (bi diseinu desberdin)
3 - Smileyak 1 eta 2
3 - ikurrak
4 - zirkuluak gorritik beltzera
4 edo 5 - puntuazioak
5 - laurdenak
5 - koadroak
Ikono bakoitzerako atalaseak ezartzeko baldintzak honako moduan zehaztu daitezke