Collabora Office 24.04 laguntza
Erabili alboko barrako 'Estiloak' panela gelaxkei eta orriei estiloak esleitzeko. Aurretik dauden estiloak aplikatu, eguneratu eta aldatu ditzakezu, edo estilo berriak sortu.
'Estiloak' leiho atrakagarria irekita egon daiteke dokumentua edizioan dagoen bitartean.
Hautatu gelaxka edo gelaxka-barrutia.
Egin klik bikoitza estiloan, 'Estiloak' leihoan.
Erabilgarri dauden gelaxka-estiloen zerrenda bistaratzen du.
Gelaxka-estiloak
Drawing Styles
Orrialde-estiloak
'Formatu interaktiboaren modua' aktibatzen eta desaktibatzen du. Erabili pintura-potea 'Estiloak' leihoan hautatutako estiloa esleitzeko.
Formatu interaktiboaren modua
Hautatu estilo bat 'Estiloak' leihoan.
Egin klik Formatu interaktiboaren modua ikonoan.
Gelaxka bat formateatzeko, egin klik gelaxka horretan; barruti jakin bat formateatzeko, berriz, arrastatu sagua barruti horren gainean. Beste gelaxka eta barruti batzuk formateatzeko, ekintza hori errepikatu besterik ez duzu.
Modu hau ixteko, sakatu berriz ere Formatu interaktiboaren modua ikonoa.
Estilo berria sortzen du hautatutako objektu baten formatuan oinarrituta. Esleitu izen bat estiloari Sortu estiloa elkarrizketa-koadroan.
Estilo berria hautapenetik
'Estiloak' leihoan hautatutako estiloa eguneratzen du hautatutako objektuaren uneko formatua erabilita.
Eguneratu estiloa
Estiloen zerrenda bistaratzen du hautatutako estilo-kategoriatik.
Laster-menuan hainbat komando daude estilo berria sortzeko, erabiltzaileak definitutako estiloak ezabatzeko edo hautatutako estiloa aldatzeko.
Erabilgarri dauden estilo-taldeak zerrendatzen ditu.