Collabora Office 24.04 laguntza
Inprimatze-barrutia zehaztea ahalbidetzen duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du. Orrialde bakoitzean errepikatuko diren errenkadak edo zutabeak ere ezarri daitezke.
Orri batean inprimatze-tarteak definitzea
Definitutako inprimatze-tarte bat aldatzeko aukera ematen du.
Uneko kalkulu-orrirako inprimatze-tartearen definizioa kentzeko, hautatu -bat ere ez-. Uneko orria inprimatze-tarte gisa definitzeko, hautatu -orri osoa-. Kalkulu-orritik hautatutako area inprimatze-tarte gisa definitzeko, aukeratu -hautapena-. -erabiltzaileak definituta- hautatuz, jada Formatua - Inprimatze-tarteak - Definitu komandoarekin definitu duzun inprimatze-tarte bat defini dezakezu. Txertatu - Izendun barrutiak eta adierazpenak - Definitu komandoarekin izena eman badiozu tarte bati, izen hori bistaratu egingo da eta zerrenda-koadroan hautatu ahal izango da.
Eskuinaldeko testu-koadroan, erreferentziaren arabera edo izenaren arabera sar dezakezu inprimatze-tartea. Kurtsorea Inprimatze-tartea testu-koadroan badago, kalkulu orriko inprimatze-tartea saguarekin hautatu ahal izango duzu.
Aukeratu orrialde guztietan inprimatu beharreko errenkada bat edo batzuk. Eskuineko testu-koadroan sartu zutabearen erreferentzia, adibidez, "1" edo "$1" edo "$2:$3". Zerrenda-koadroan -erabiltzaileak definitua- agertuko da. -bat ere ez- aukeratzen baduzu, definitutako errenkada errepikatua kendu egingo da.
Errenkada errepikatuak definitzeko, halaber, sagua arrasta dezakezu kalkulu-orrian, baldin eta kurtsorea Errepikatu beharreko errenkadak testu-eremuan badago.
Aukeratu orrialde guztietan inprimatu beharreko zutabe bat edo batzuk. Eskuineko testu-koadroan sartu zutabearen erreferentzia, adibidez, "A" edo "AB" edo "$C:$E". Zerrenda-koadroan -erabiltzaileak definitua- agertuko da. -bat ere ez- aukeratzen baduzu, definitutako zutabe errepikatua kendu egingo da.
Zutabe errepikatuak definitzeko, halaber, sagua arrasta dezakezu kalkulu-orrian, baldin eta kurtsorea Errepikatu beharreko zutabeak testu-eremuan badago.