Collabora Office 24.04 laguntza
Kontrol hau txandakatu egiten da, alde batetik batu egiten ditu hautapen laukizuzen bateko gelaxka guztiak, eta beste aldetik, bereizi egiten ditu lehenago batu diren gelaxkak. Batzeko ekintza gauzatzen duenean, batutako gelaxka erdian lerrokatu eta zentratuko du.
Kontrol hau aktibatuta agertuko da batutako gelaxkak badaude hautapenean, kontrolean klik egiten bada gelaxkak bereizi egingo direla adierazteko.
Gelaxkak batzean kalkulazio-erroreak gerta daitezke taulako formuletan.
Gelaxkak ezin dira batu aurretik bereizten ez badira.
Lehendik partzialki batutako gelaxkak dituen gelaxka-hautapen bat batu daiteke, lehenengo Bereizi gelaxkak eta ondoren Batu gelaxkak erabiltzen bada, hasierako hautapena ukitu gabe. Hortik lortuko den emaitza, behean deskribatutako 'Batu gelaxkak' elkarrizketa-koadoaren aukeraren bidez aurretik gelaxkak batu diren moduaren araberakoa izango da.
Ez da onartzen hautapen anitzik, alegia, hautapenak laukizuzena izan behar du.
Batutako gelaxkak hautapenaren lehen gelaxkaren izena eta edukiak jasoko ditu.
Batuko den gelaxketako batek baino gehiagok badu edukia, Batu gelaxkak elkarrizketa-koadroa irekiko da.
Hiru aukera daude:
Eraman ezkutuko gelaxken edukiak lehen gelaxkara: ezkutuko gelaxken edukiak lehen gelaxkan kateatuko dira, eta ezkutuko gelaxkak hustu egingo dira; ezkutuko gelaxkei edo lehen gelaxkari erreferentzia egiten dieten formulen emaitzak eguneratu egingo dira.
Mantendu edukia ezkutuko gelaxketan: ezkutuko gelaxken edukiak mantendu egingo dira; ezkutuko gelaxkei erreferentzia egiten dieten formulen emaitzak ez dira aldatuko.
Hustu ezkutuko gelaxken edukia: ezkutuko gelaxken edukiak kendu egingo dira; ezkutuko gelaxkei erreferentzia egiten dieten formulen emaitzak eguneratu egingo dira.