Collabora Office 24.04 laguntza
HTML, Calc, CSV edo Excel fitxategiko datuak txertatzen ditu uneko orrian esteka gisa. Datuek barruti izendun batean kokatuta egon behar dute.
Sartu txertatu nahi dituzun datuak dituen URLa edo fitxategi-izena eta sakatu ⏎. Bestela, egin klik Arakatu botoian fitxategien elkarrizketa-koadro bat ireki eta fitxategi-izena hautatzeko. Hori egin ondoren soilik eskatuko da URLa saretik edo fitxategi-sistematik.
CSV datuak inportatzeko elkarrizketa-koadro bat agertzen da kanpoko CSV fitxategi batekin estekatzean.
Hautatu txertatu nahi duzun taula edo datu-barrutia. Hautatutako Calc edo Excel dokumentuak ez badu izendun barrutirik, kalkulu-orriaren datuak ezin dira txertatu eta Ados botoia inaktibo egongo da.
Sartu uneko dokumentuan kanpoko datuak kargatu arte itxaron beharreko segundo kopurua.