Define Label Range
Etiketa-barruti bat definitzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.
Etiketa-barruti bateko gelaxka-edukiak formuletako izenak bezala erabil daitezke; izen horiek aurrez definitutako asteko egunen eta hilabeteen izenak bezalaxe ezagutzen ditu Collabora Office suiteak. Normalean automatikoki osatzen ditu formula batean idaztean. Gainera, etiketa-barrutiek definitutako izenek lehentasuna izango dute automatikoki sortutako barrutien definitutako izenen aurrean.
Hainbat orritan etiketa berak dituzten etiketa-barrutiak ezar daitezke. Collabora Office suiteak uneko orriko etiketa-barrutiak bilatuko ditu lehendabizi, eta bilaketa horrek huts egiten badu, beste orrietako barrutiak.
Barrutia
Etiketa-barruti bakoitzaren gelaxka-erreferentzia erakusten du. Zerrenda-koadrotik etiketa-barruti bat kentzeko, hautatu eta egin klik Ezabatu botoian.
Txikiagotu / Zabaldu
Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu daiteke beharrezko erreferentzia orrian. Ondoren, ikonoa Zabaldu ikono bihurtuko da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.
Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-barrutia marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.
Zutabe-etiketak ditu
Uneko etiketa-barrutiko zutabe-etiketak sartzen ditu.
Errenkada-etiketak ditu
Uneko etiketa-barrutiko errenkada-etiketak sartzen ditu.
Datu-barrutiarentzat
Hautatutako etiketa-barrutiak zein datu-barrutiarentzat balio duen zehazten du. Aldatu ahal izateko, egin klik orrian, eta hautatu saguarekin beste barruti bat.
Txikiagotu / Zabaldu
Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu daiteke beharrezko erreferentzia orrian. Ondoren, ikonoa Zabaldu ikono bihurtuko da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.
Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-barrutia marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.
Gehitu
Uneko etiketa-barrutia gehitzen du zerrendan.
Ezabatu
Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.