Collabora Office 24.04 laguntza
F banaketaren eskuin ilarako balioak kalkulatzen ditu..
FDIST(Zenbakia; askatasun_graduak_1; askatasun_graduak_2)
Zenbakia: F banaketa kalkulatu behar zaion balioa da.
Askatasun_graduak_1: F banaketaren zenbakitzaileko askatasun-graduak dira.
Askatasun_graduak_2: F banaketaren izendatzaileko askatasun-graduak dira.
=FDIST(0,8;8;12): 0,61 ematen du.
COM.MICROSOFT.F.DIST.RT
F banaketa metatuaren alderantzizkoa ematen du. F banaketa F probetan erabiltzen da, bi datu multzo barreiaturen arteko harremana ezartzeko.
F.INV(Zenbakia; askatasun_graduak_1; askatasun_graduak_2)
Zenbakia: alderantzizko F banaketa kalkulatu behar zaion probabilitate-balioa.
Askatasun_graduak_1: F banaketaren zenbakitzaileko askatasun-graduen kopurua.
Askatasun_graduak_2: F banaketaren izendatzaileko askatasun-graduen kopurua.
=F.INV(0,5;5;10): 0,9319331609 ematen du.
COM.MICROSOFT.F.INV
F banaketaren alderantzizko eskuin ilara ematen du.
F.INV.RT(Zenbakia; askatasun_graduak_1; askatasun_graduak_2)
Zenbakia: alderantzizko F banaketa kalkulatu behar zaion probabilitate-balioa.
Askatasun_graduak_1: F banaketaren zenbakitzaileko askatasun-graduen kopurua.
Askatasun_graduak_2: F banaketaren izendatzaileko askatasun-graduen kopurua.
=F.INV.RT(0,5;5;10): 0,9319331609 ematen du.
COM.MICROSOFT.F.INV.RT
F probaren emaitza kalkulatzen du.
F.TEST(Datuak_1; Datuak_2)
Datuak_1: lehen matrizea da.
Datuak_2: bigarren matrizea da.
=F.TEST(A1:A30;B1:B12): bi datu multzoak bariantzetan desberdinak ote diren kalkulatzen du, eta bi multzoak populazio berekoak izateko probabilitatea ematen du.
COM.MICROSOFT.F.TEST
F banaketaren balioak kalkulatzen ditu.
FDIST(Zenbakia; askatasun_graduak_1; askatasun_graduak_2)
Zenbakia: F banaketa kalkulatu behar zaion balioa da.
AskatasunGraduak1: F banaketaren zenbakitzaileko askatasun-graduak dira.
AskatasunGraduak2: F banaketaren izendatzaileko askatasun-graduak dira.
=FDIST(0,8;8;12): 0,61 ematen du.
F banaketaren ezker ilarako balioak kalkulatzen ditu.
F.DIST(Zenbakia; AskatasunGraduak1; AskatasunGraduak2 [; Metatua])
Zenbakia: F banaketa kalkulatu behar zaion balioa da.
AskatasunGraduak1: F banaketaren zenbakitzaileko askatasun-graduak dira.
AskatasunGraduak2: F banaketaren izendatzaileko askatasun-graduak dira.
C (aukerakoa) = 0 edo Faltsua: dentsitate-funtzioa kalkulatzen du; C = 1 edo Egiazkoa: banaketa kalkulatzen du.
=F.DIST(0,8;8;12;0) 0,7095282499 ematen du.
=F.DIST(0,8;8;12;1) 0,3856603563 ematen du.
COM.MICROSOFT.F.DIST
F probabilitatearen alderantzizkoa ematen du. F banaketa F probetan erabiltzen da, bi datu multzo barreiaturen arteko harremana ezartzeko.
FINV(Zenbakia; askatasun_graduak_1; askatasun_graduak_2)
Zenbakia: alderantzizko F banaketa kalkulatu behar zaion probabilitate-balioa.
Askatasun_graduak_1: F banaketaren zenbakitzaileko askatasun-graduen kopurua.
Askatasun_graduak_2: F banaketaren izendatzaileko askatasun-graduen kopurua.
=FINV(0,5;5;10): 0,93 ematen du.
Xen Fisher-en transformazioa ematen du eta ia banaketa normala duen funtzio bat sortzen du.
FISHER(Zenbakia)
Zenbakia: transformatu beharreko zenbakia da.
=FISHER(0,5): 0,55 ematen du.
Xen Fisher-en transformazioaren alderantzizkoa ematen du, eta ia banaketa normala duen funtzio bat sortzen du.
FISHERINV(Zenbakia)
Zenbakia: transformatu beharreko balioa da.
=FISHERINV(0,5): 0,46 ematen du.
F probaren emaitza kalkulatzen du.
FTEST(Datuak_1; Datuak_2)
Datuak_1: lehen matrizea da.
Datuak_2: bigarren matrizea da.
=FTEST(A1:A30;B1:B12): bi datu multzoak bariantzetan desberdinak ote diren kalkulatzen du, eta bi multzoak populazio berekoak izateko probabilitatea ematen du.
Gamma funtzioaren balioa ematen du. Kontuan izan GAMMAINV ez dela GAMMA funtzioaren alderantzizkoa, GAMMADISTena baizik.
GAMMA(Zenbakia)
Zenbakia: Gamma funtzioaren balioa kalkulatu behar zaion zenbakia da.
Gamma banaketaren balioak ematen ditu.
Alderantzizko funtzioa GAMMAINV da.
GAMMADIST(Zenbakia; Alfa; Beta [; C])
Zenbakia: Gamma banaketa kalkulatu behar zaion balioa da.
Alfa: gamma banaketaren Alfa parametroa.
Beta: Gamma banaketaren Beta parametroa.
C (aukerakoa) = 0 edo Faltsua: dentsitate-funtzioa kalkulatzen du; C = 1 edo Egiazkoa: banaketa kalkulatzen du.
=GAMMADIST(2;1;1;1): 0,86 ematen du.
Gamma banaketaren balioak ematen ditu.
Alderantzizko funtzioa GAMMAINV edo GAMMA.INV da.
Funtzio hau GAMMADIST funtzioaren antzekoa da eta beste bulegotika-pakete batzuekin elkarrerabilgarritasuna bermatzeko sartu zen.
GAMMADIST(Zenbakia; Alfa; Beta; Metatua)
Zenbakia: Gamma banaketa kalkulatu behar zaion balioa da.
Alfa: gamma banaketaren Alfa parametroa.
Beta: Gamma banaketaren Beta parametroa.
Metatua = 0 edo False (faltsua), probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzen du. Metatua = 1 edo True (egia), edo beste balio batzuk, banaketa metatuaren funtzioa kalkulatzen du.
=GAMMADIST(2;1;1;1): 0,86 ematen du.
COM.MICROSOFT.GAMMA.DIST
GAMMADIST Gama banaketa metatuaren alderantzizkoa ematen du. Funtzio honen bidez, banaketa desberdina duten aldagaiak bila ditzakezu.
GAMMAINV(Zenbakia; Alfa; Beta)
Zenbakia: alderantzizko Gamma banaketa kalkulatu behar zaion probabilitate-balioa.
Alfa: gamma banaketaren Alfa parametroa.
Beta: gamma banaketaren Beta parametroa.
=GAMMAINV(0,8;1;1): 1,61 ematen du.
GAMMADIST Gama banaketa metatuaren alderantzizkoa ematen du. Funtzio honen bidez, banaketa desberdina duten aldagaiak bila ditzakezu.
Funtzio hau GAMMAINV funtzioaren berdina da eta beste bulegotika-pakete batzuekin elkarrerabilgarritasuna bermatzeko sartu zen.
GAMMAINV(Zenbakia; Alfa; Beta)
Zenbakia: alderantzizko Gamma banaketa kalkulatu behar zaion probabilitate-balioa.
Alfa: gamma banaketaren Alfa parametroa.
Beta: gamma banaketaren Beta parametroa.
=GAMMAINV(0,8;1;1): 1,61 ematen du.
COM.MICROSOFT.GAMMA.INV
Gamma funtzioaren logaritmo naturala ematen du: G(x).
GAMMALN(Zenbakia)
Zenbakia: Gamma funtzioaren logaritmo naturala kalkulatu behar zaion balioa.
=GAMMALN(2): 0 ematen du.
Gamma funtzioaren logaritmo naturala ematen du: G(x).
GAMMALN.PRECISE(Zenbakia)
Zenbakia: Gamma funtzioaren logaritmo naturala kalkulatu behar zaion balioa.
=GAMMALN(2): 0 ematen du.
COM.MICROSOFT.GAMMALN.PRECISE
Banaketa normal estandar metatua ematen du.
GAUSS(x)=NORMSDIST(x)-0,5 da
GAUSS(zenbakia)
Zenbakia: banaketa normal estandarra kalkulatu behar zaion balioa.
=GAUSS(0,19) = 0,08
=GAUSS(0,0375) = 0,01
Lagin baten batez besteko geometrikoa ematen du.
GEOMEAN(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])
=GEOMEAN(23;46;69) = 41,79. Ausazko lagin honen batez besteko balio geometrikoa, beraz, 41,79 da.
Datu multzo baten batez besteko harmonikoa ematen du.
HARMEAN(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])
=HARMEAN(23;46;69) = 37,64. Ausazko lagin honen batez besteko harmonikoa, beraz, 37,64 da.
Banaketa hipergeometrikoa ematen du.
HYPGEOMDIST(X; NLagina; Arrakastak; NPopulazioa [; Metatua])
X: laginean lortutako emaitzen kopurua.
NLagina: ausazko laginaren tamaina da.
Arrakastak: populazio osoaren emaitza posibleen kopurua.
NPopulazioa: populazio osoaren tamaina.
Metatua (aukerakoa) parametroak probabilitate-masaren funtzioa kalkulatuko den (FALSE edo 0) edo banaketa metatuaren funtzioa kalkulatuko den (beste edozein balio) zehazten du. Probabilitate-masaren funtzioa da lehenetsitakoa, parametro honetarako baliorik zehazten ez bada.
=HYPGEOMDIST(2;2;90;100): 0,81 ematen du. Gurinez igurtzitako 100 tostada mahaitik behera erortzen badira, eta horietatik 90 gurina behera dutela geratzen badira, nik beste bi tostada botatzen baditut mahaitik, % 81eko probabilitatea egongo da biak gurina behera dutela geratzeko.
Banaketa hipergeometrikoa ematen du.
HYPGEOMDIST(X; N_lagina; arrakastak; N_populazioa)
X: laginean lortutako emaitzen kopurua.
N_lagina: ausazko laginaren tamaina da.
Arrakastak: populazio osoaren emaitza posibleen kopurua.
N_populazioa: populazio osoaren tamaina.
Metatua (aukerakoa): 0 edo Faltsua, probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzen du. Beste balio batzuk edo Egiazkoa izanez gero, edo ez ikusi eginez gero, banaketa metatuaren funtzioa kalkulatzen du.
=HYPGEOMDIST(2;2;90;100): 0,81 ematen du. Gurinez igurtzitako 100 tostada mahaitik behera erortzen badira, eta horietatik 90 gurina behera dutela geratzen badira, nik beste bi tostada botatzen baditut mahaitik, % 81eko probabilitatea egongo da biak gurina behera dutela geratzeko.
=HYPGEOM.DIST(2;2;90;100;1): 1 ematen du.
COM.MICROSOFT.HYPGEOM.DIST
Datu multzo baten batez bestekoa kalkulatzen du, marjinetako datuen alfa ehunekoa kontuan hartu gabe.
TRIMMEAN(datuak; alfa)
Datuak: adibideko datuen matrizea da.
Alfa: kontuan hartuko ez den ertzetako datuen ehunekoa da.
=TRIMMEAN(A1:A50; 0,1): A1:A50 gelaxketako zenbakien batez besteko balioa kalkulatzen du, kontuan hartu gabe balio altuenen ehuneko 5a eta balio baxuenen ehuneko 5a. Ehunekoak datu multzo osoari aplikatzen zaizkio, eta ez ertzetako balioak kendutakoan geratzen den batugai kopuruari.
Lagin batean oinarrituz kalkulatutakoaren baino handiagoa den z-estatistika bat behatzearen probabilitatea kalkulatzen du.
Z.TEST(Datuak; mu [; Sigma])
Datuak emandako lagina, normalki banatutako populaziotik marraztuta.
mu populazioaren batez besteko ezaguna.
Sigma populazioaren desbideratze estandar ezaguna. Aipatu gabe uzten bada, emandako laginaren desbideratze estandarra erabiliko da.
=Z.TEST(A2:A20; 9; 2): A2:A20 lagin batean egindako z-test baten emaitza itzultzen du. Lagina 9 balioko batez bestekoa eta 2 balioko desbideraketa estandarra duen populazio batetik hartu da.
COM.MICROSOFT.Z.TEST
lagin batean oinarrituz kalkulatutakoaren baino handiagoa den z-estatistika bat behatzearen probabilitatea kalkulatzen du.
ZTEST(Datuak; mu [; Sigma])
Datuak emandako lagina, normalki banatutako populaziotik marraztuta.
mu populazioaren batez besteko ezaguna.
Sigma populazioaren desbideratze estandar ezaguna. Aipatu gabe uzten bada, emandako laginaren desbideratze estandarra erabiliko da.
Ikus, baita ere, Wiki orrialdea.