Collabora Office 24.04 laguntza
Osagarrien funtzioak UNO com.sun.star.sheet.addin.Analysis zerbitzuaren bidez eskuratzen dira..
Lehen motako ln(x) Bessel-en funtzio aldatua kalkulatzen du.
BESSELI(X; N)
X: Funtzioak kalkulatzeko oinarritzat hartuko den balioa.
N SUMIFS positibo bat da (N >= 0), ln(x) Bessel-en funtzioaren ordena irudikatzen duena
=BESSELI(3,45, 4) funtzioak 0,651416873060081 ematen du
=BESSELI(3,45, 4,333): 0,651416873060081 ematen du, goian bezala, N balioaren zati frakzionarioa ez ikusi egiten baita.
=BESSELI(-1, 3): -0,022168424924332 ematen du
Lehen motako Jn(x) Bessel-en funtzio aldatua (zilindro-funtzioa) kalkulatzen du.
BESSELJ(X; N)
X: Funtzioak kalkulatzeko oinarritzat hartuko den balioa.
N osoko zenbaki positibo bat da (N >= 0), Jn(x) Bessel-en funtzioaren ordena irudikatzen duena
=BESSELJ(3,45, 4): 0,196772639864984 ematen du
=BESSELJ(3,45, 4,333): 0,196772639864984 ematen du, goian bezala, N balioaren zati frakzionarioa ez ikusi egiten baita.
=BESSELJ(-1, 3): -0,019563353982668 ematen du
Bigarren motako Kn(x) Bessel-en funtzio aldatua kalkulatzen du.
BESSELK(X; N)
X balio positibo hertsia da (X > 0), funtzioak kalkulatzeko oinarritzat hartuko dena.
N osoko zenbaki positibo bat da (N >= 0), Kn(x) Bessel-en funtzioaren ordena irudikatzen duena
=BESSELK(3,45, 4): 0,144803466373734 ematen du
=BESSELK(3,45, 4,333): 0,144803466373734 ematen du, goian bezala, N balioaren zati frakzionarioa ez ikusi egiten baita.
=BESSELK(0, 3): Err:502 ematen du – baliogabeko argumentua (X=0)
Bigarren motako Yn(x) Bessel-en funtzio aldatua kalkulatzen du.
BESSELY(X; N)
X balio positibo hertsia da (X > 0), funtzioak kalkulatzeko oinarritzat hartuko dena.
N osoko zenbaki positibo bat da (N >= 0), Yn(x) Bessel-en funtzioaren ordena irudikatzen duena
=BESSELY(3,45, 4): -0,679848116844476 ematen du
=BESSELY(3,45, 4,333): 0,679848116844476 ematen du, goian bezala, N balioaren zati frakzionarioa ez ikusi egiten baita.
=BESSELY(0, 3): Err:502 ematen du – baliogabeko argumentua (X=0)
Emaitza sartutako (2 oinarriko) zenbaki-kate bitarrerako zenbakia da.
BIN2DEC (Zenbakia)
Zenbakia (2 oinarriko) zenbaki bitar bat adierazten duen kate bat da. Gehienez 10 leku (bit) eduki ditzake. Bit esanguratsuena ikurrarena da. Zenbaki negatiboak biren osagarri gisa sartzen dira.
=BIN2DEC("1100100") funtzioak 100 itzultzen du.
Emaitza izango da sartutako (2 oinarriko) zenbaki-kate bitarrerako modu hamaseitarrean adierazten duen katea.
BIN2HEX(Zenbakia [; Lekuak])
Zenbakia (2 oinarriko) zenbaki bitarra adierazten duen kate bat da. Gehienez 10 leku (bit) izango ditu. Bit esanguratsuena ikurrarena da. Zenbaki negatiboak biren osagarri gisa sartzen dira.
Lekuak irteeraren leku kopurua da.
=BIN2HEX("1100100";6) funtzioak "000064" itzultzen du.
Emaitza izango da sartutako (2 oinarriko) zenbaki-kate bitarrerako modu zortzitarrean adierazten duen katea.
BIN2OCT(Zenbakia [; Lekuak])
Zenbakia (2 oinarriko) zenbaki bitarra adierazten duen kate bat da. Gehienez 10 leku (bit) izango ditu. Bit esanguratsuena ikurrarena da. Zenbaki negatiboak biren osagarri gisa sartzen dira.
Lekuak: Irteerako leku kopurua.
=BIN2OCT("1100100";4) funtzioak "0144" itzultzen du.
Emaitza izango da sartutako zenbakirako (2 oinarriko) zenbaki bitarra adierazten duen katea.
DEC2BIN(Zenbakia [; Lekuak])
Zenbakia -512 eta 511 arteko zenbakia da. Negatiboa bada, funtzioak 10 karaktere dituen zenbaki-kate bitarra itzuliko du. Bit esanguratsuena ikurrarena da, beste 9ek balioa itzultzen dute.
Lekuak: Irteerako leku kopurua.
=DEC2BIN(100;8) funtzioak "01100100" itzultzen du.
Emaitza izango da sartutako zenbakirako modu hamaseitarreko zenbakia adierazten duen katea.
DEC2HEX(Zenbakia [; Lekuak])
Zenbakia zenbakia da. Negatiboa bada, funtzioak 10 karaktere (40 bit) dituen zenbaki-kate hamaseitarra itzuliko du. Bit esanguratsuena ikurrarena da, beste 39ek balioa itzultzen dute.
Lekuak: >Irteerako leku kopurua.
=DEC2HEX(100;4) funtzioak "0064" itzultzen du.
Emaitza izango da sartutako zenbakirako modu zortzitarreko zenbakia adierazten duen katea.
DEC2OCT(Zenbakia [; Lekuak])
Zenbakia zenbakia da. Negatiboa bada, funtzioak 10 karaktere (30 bit) dituen zenbaki-kate zortzitarra itzuliko du. Bit esanguratsuena ikurrarena da, beste 29ek balioa itzultzen dute.
Lekuak: Irteerako leku kopurua.
=DEC2OCT(100;4) funtzioak "0144" itzultzen du.
Emaitza TRUE (1) izango da, argumentu gisa emandako bi zenbakiak baliokideak badira; bestela, FALSE (0) izango da.
DELTA(Zenbakia1 [; Zenbakia2])
=DELTA(1;2) funtzioak 0 ematen du.
Gauss-en errore-integralaren balioak ematen ditu.
ERF(BehekoMuga [; GoikoMuga])
BehekoMuga: integralaren behemuga da.
GoikoMuga aukerakoa da. Integralaren goi-muga da. Balioa falta bada, kalkulua 0 eta behe-mugaren artean egingo da.
=ERF(0;1) funtzioak 0,842701 ematen du.
Gauss-en errore-integralaren balioak ematen ditu, 0 eta emandako mugaren artekoak.
ERF.PRECISE(BehekoMuga)
BehekoMuga integralaren muga da. Kalkulua 0 eta muga horren artean egiten da.
=ERF.PRECISE(1) funtzioak 0,842701 ematen du.
COM.MICROSOFT.ERF.PRECISE
Gauss-en errore-integralaren balio osagarriak ematen ditu, x eta infinituren artekoak.
ERFC(BehekoMuga)
BehekoMuga: integralaren beheko muga da.
=ERFC(1) funtzioak 0,157299 ematen du.
Gauss-en errore-integralaren balio osagarriak ematen ditu, x eta infinituren artekoak.
ERFC.PRECISE(BehekoMuga)
BehekoMuga: integralaren beheko muga da.
=ERFC.PRECISE(1) funtzioak 0,157299 ematen du.
COM.MICROSOFT.ERFC.PRECISE
Emaitza 1 izango da, Zenbakia Urratsa baino handiagoa edo berdina bada.
GESTEP(Zenbakia [; Urratsa])
=GESTEP(5;1) funtzioak 1 ematen du.
Emaitza izango da sartutako zenbaki-kate hamaseitarrerako (2 oinarriko) modu bitarreko zenbakia adierazten duen katea.
HEX2BIN(Zenbakia [; Lekuak])
Zenbakia zenbaki hamaseitarra adierazten duen kate bat da. Gehienez 10 leku (bit) izango ditu. Bit esanguratsuena ikurrarena da, hurrengoek balioa itzuliko dute. Zenbaki negatiboak biren osagarri gisa sartzen dira.
Lekuak: Irteerako leku kopurua.
=HEX2BIN("6a";8) funtzioak "01101010" itzultzen du.
Emaitza izango da sartutako zenbaki-kate hamaseitarrerako zenbakia.
HEX2DEC(zenbakia)
Zenbakia zenbaki hamaseitarra adierazten duen kate bat da. Gehienez 10 leku (bit) izango ditu. Bit esanguratsuena ikurrarena da, hurrengoek balioa itzuliko dute. Zenbaki negatiboak biren osagarri gisa sartzen dira.
=HEX2DEC(6a) funtzioak 106 ematen du.
Emaitza izango da sartutako zenbaki-katea hamaseitarrerako modu zortzitarreko zenbakia adierazten duen katea.
HEX2OCT(Zenbakia [; Lekuak])
Zenbakia zenbaki hamaseitarra adierazten duen kate bat da. Gehienez 10 leku (bit) izango ditu. Bit esanguratsuena ikurrarena da, hurrengoek balioa itzuliko dute. Zenbaki negatiboak biren osagarri gisa sartzen dira.
Lekuak: Irteerako leku kopurua.
=HEX2OCT("6a";4) funtzioak "0152" itzultzen du.