Collabora Office 24.04 laguntza
Kategoria honek funtzio logikoak ditu.
Zero (0) FALSE (faltsua) da eta gainerako zenbakiak TRUE (egiazkoa) dira.
Gelaxka hutsak eta gelaxketako testua ezikusi egiten dira.
#BALIOA errorea igortzen da argumentu guztiak ezikusten badira.
#BALIOA errorea igortzen da argumentu bat testu zuzena (ez testua gelaxka batean) bada.
Argumentu gisa erroreak erabiltzeak errorea ematen du.
TRUE ematen du argumentu guztiak TRUE badira. Elementuetakoren bat FALSE bada, FALSE balioa emango du.
Argumentuak balio logikoak ematen dituzten adierazpen logikoak dira (TRUE, 1<5, 2+3=7, B8<10), edo balio logikoak dituzten matrizeak (A1:C3).
AND(Logikoa 1 [; Logikoa 2 [; … [; Logikoa 255]]])
12<13; 14>12 eta 7<6 sarreretako balio logikoak egiaztatu behar dira:
=AND(12<13;14>12;7<6) funtzioak FALSE ematen du.
=AND(FALSE();TRUE()) funtzioak FALSE itzultzen du.
FALSE balio logikoa ematen du. FALSE() funtzioak ez du argumenturik behar, eta beti FALSE balio logikoa ematen du.
FALSE()
=FALSE(): FALSE ematen du
=NOT(FALSE()): TRUE ematen du
Egin beharreko proba logikoa zehazten du.
IF(Proba [; [OrduanBalioa] [; [BestelaBalioa]]])
Proba TRUE edo FALSE izan daitekeen edozein balio edo adierazpen da.
Proba logikoa TRUE denean ematen duen balioa da OrduanBalioa (aukerakoa).
Proba logikoa FALSE denean ematen duen balioa da BestelaBalioa (aukerakoa).
Collabora Office Calc-eko funtzioetan, "aukerakoa" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "aukerakoa" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.
=IF(A1>5;100;"txikiegia") A1 gelaxkako balioa 5 baino handiagoa bada, 100 balioa itzuliko da; bestela, txikiegia testua itzuliko da.
=IF(A1>5;;"txikiegia") A1 gelaxkako balioa 5 baino handiagoa bada, 0 balioa itzuliko da, parametro hutsak 0 direla kontsideratzen baita; bestela, txikiegia testua itzuliko da.
=IF(A1>5;100;) A1 gelaxkako balioa 5 baino txikiagoa bada, 0 balioa itzuliko da, BestelaBalioa balio hutsa 0 dela kontsideratzen baita; bestela, 100 itzuliko da.
Balio logiko bat alderantzikatzen du.
NOT (Balio logikoa)
Balio logikoa alderantzikatu beharreko balioa da.
=NOT(A). A=TRUE bada, orduan NOT(A) funtzioak FALSE ebaluatuko du.
TRUE ematen du gutxienez argumentuetako bat TRUE bada. Funtzioak FALSE ematen du, argumentu guztiek FALSE balio logikoa badute.
Argumentuak balio logikoak ematen dituzten adierazpen logikoak dira (TRUE, 1<5, 2+3=7, B8<10), edo balio logikoak dituzten matrizeak (A1:C3).
OR(Logikoa 1 [; Logikoa 2 [; … [; Logikoa 255]]])
12<11; 13>22 eta 45=45 sarreretako balio logikoak egiaztatu behar dira.
=OR(12<11;13>22;45=45): TRUE ematen du.
=OR(FALSE();TRUE()) funtzioak TRUE itzultzen du.
Balio logikoa TRUE gisa aplikatzen da. TRUE() funtzioak ez du argumenturik behar, eta beti ematen du TRUE balio logikoa.
TRUE()
A=TRUE eta B=FALSE badira, honako adibideak agertzen dira:
=AND(A;B): FALSE ematen du
=OR(A;B): TRUE ematen du
=NOT(AND(A;B)): TRUE ematen du
TRUE (egiazkoa) itzultzen du, argumentuen kopuru bakoiti batek TRUE ematen badu.
Argumentuak balio logikoak ematen dituzten adierazpen logikoak dira (TRUE, 1<5, 2+3=7, B8<10), edo balio logikoak dituzten matrizeak (A1:C3).
XOR(Logikoa 1 [; Logikoa 2 [; … [; Logikoa 255]]])
=XOR(TRUE();TRUE()) funtzioak FALSE itzultzen du.
=XOR(TRUE();TRUE();TRUE()) funtzioak TRUE itzultzen du.
=XOR(FALSE();TRUE()) funtzioak TRUE itzultzen du.