Collabora Office 24.04 laguntza
Formula-barra erakusten edo ezkutatzen du; formulak sartzeko eta editatzeko erabiltzen da formula-barra. Kalkulu-orrietan erabiltzen den tresnarik garrantzitsuena da.
Formula-barra ezkutatzeko, desautatu menu-elementu hau.
Formula-barra ezkutatuta badago ere, gelaxkak edita ditzakezu F2 teklarekin editatze modua aktibatuz. Gelaxkak editatu ondoren, onartu aldaketak Sartu sakatuz, edo baztertu sarrerak Ihes sakatuz. Edizio modutik irteteko ere Ihes tekla erabiltzen da.