Collabora Office 24.04 laguntza
Defines or formats a header or footer for the page style in use.
Sartu goiburuko edo orri-oinaren ezkerraldean bistaratzea nahi duzun testua.
Sartu goiburuko edo orri-oinaren erdian bistaratzea nahi duzun testua.
Sartu goiburuko edo orri-oineko eskuinaldean bistaratzea nahi duzun testua.
Hautatu goiburuko edo orri-oin lehenetsi bat zerrendatik.
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du testu berri edo hautatu bati formatua esleitzeko. Testu-atributuak elkarrizketa-koadroak Letra-tipoa, Karaktere-efektuak eta Karaktere-kokagunea fitxa -orriak ditu.
Testu-atributuak
Fitxategi-izenaren leku-marka bat txertatzen du hautatutako arean. Egin klik titulua txertatzeko. Azpimenutik titulua, fitxategi-izena edo bide-izena/fitxategi-izena hautatzeko, egin klik luzea. Titulurik ez bada eman (ikus Fitxategia - Propietateak), fitxategi-izena txertatuko da.
Fitxategi-izena
Leku-marka bat txertatzen du goiburukoan/orri-oinean, orri-izena jarri behar den lekuan. Leku-marka horren ordez orri-izena agertuko da dokumentuaren goiburukoan/orri-oinean.
Orri-izena
Leku-marka bat txertatzen du, goiburukoan/orri-oinean orrialde-zenbakia jarri behar den lekuan. Horrela, zenbakituta ikusiko dituzu dokumentuko orrialdeak.
Orrialde
Leku-marka bat txertatzen du goiburukoan/orri-oinean, dokumentuaren orrialde kopurua jarri behar den lekuan.
Orrialdeak
Leku-marka bat txertatzen du goiburukoan/orri-oinean, uneko data jarri behar den lekuan. Dokumentuko orri bakoitzaren goiburukoan/orri-oinean uneko data agertuko da.
Data
Leku-marka bat txertatzen du goiburukoan/orri-oinean, uneko data jarri behar den lekuan. Leku-marka horren ordez ordua azalduko da dokumentuko orrialde guztietan.
Ordua