UNO objektuak, funtzioak eta zerbitzuak
Unified Network Objects (UNO) funtzioak, objektuak eta zerbitzuak.
Collabora Office objektu globalak
StarDesktop objektuak Collabora Office aplikazioa ordezkatzen du. StarDesktop bidez, zenbait errutina edo erabiltzaile-interfazeko objektu, adibidez uneko leihoa, erabili daitezke.
Prozesuaren 'service factory'-ren testuinguru lehenetsia itzultzen du, baldin badago, eta bestela, null erreferentzia itzultzen du.
ProcessServiceManager itzultzen du (Uno ServiceManager zentrala).
Liburutegi-edukiontzi pertsonalak edo partekatuak (Aplikazio-makroak edo Nire makroak) kudeatzeko dokumentuaren barruan, erabili GlobalScope adierazlea.
Dokumentu aktiboko objektuak
Dokumentu aktibotik honako objektuak erabili daitezke.
ThisComponent objektuak uneko dokumentua ordezkatzen du Basic makroetan. Osagai aktiboa helbideratzen du, haren propietateak irakurri eta ezarri ahal izateko eta haren metodoak deitzeko. ThisComponent bidez eskuragarri dauden propietateak eta metodoak dokumentu motaren araberakoak dira.
ThisDatabaseDocument objektuak Base dokumentu aktiboa helbideratzen du, bere propietateak irakurri eta ezarri ahal izateko eta bere metodoak deitu ahal izateko.
ThisDatabaseDocument objektuak com.sun.star.sdb.XOfficeDatabaseDocument motako objektu bat itzultzen du.
UNO metodoak
Erabili honako metodoak Unified Network Objects (UNO) motako objektuak kudeatu edo kontsultatzeko.
Basic Uno objektua sortzen du, eta horrek Uno elkarrizketa-koadroaren kontrola ordezkatzen du Basic exekutatzen den bitartean.
Entzule-instantzia bat sortzen du.
UNO zerbitzu baten instantzia bat sortzen du ProcessServiceManager bidez.
UNO zerbitzu baten instantzia sortzen du ProcessServiceManager bidez, aukerako argumentu gehigarriak barne.
Uno egitura motaren instantzia bat sortzen du.
Mota hertsiko balioa ordezkatzen duen objektua itzultzen du. Balio horrek Uno motako sistemari egiten dio erreferentzia.
True itzultzen du zehaztutako bi Basic aldagaiek UNO objektu-instantzia bera ordezkatzen badute.
Basic Uno objektu batek zenbait Uno interfaze onartzen dituen egiaztatzen du.
True (egiazkoa) itzultzen du, objektua UNO struct bat bada.
UNO objektu bat sortzen du. Windows sisteman OLE objektuak ere sor ditzake.
Metodo honek parametro gisa pasatako motaren instantziak sortzen ditu.
Collabora Office aplikazioak Application Programming Interface (API) bat eskaintzen du Collabora Office osagaiak programazio-lengoaien bidez kontrolatzeko, Collabora Office Software Development Kit (SDK) erabilita. Collabora Office APIari eta Software Development Kit tresnari buruzko informazio gehiagorako, begiratu https://api.libreoffice.org