VBA funtzio eta instrukzio esklusiboak
Collabora Office Basic lengoaiak VBA euskarria gaituta dagoenean gehitzen du funtzio multzo hori.
VBA funtzio esklusibo horiek Option VBASupport 1 instrukzioa Collabora Office Basic modulu baten lehen makroaren aurretik kokatzen denean gaitzen dira.
VBA instrukzioak
Modulua kideak, propietateak, prozedurak eta funtzioak dituen klase-modulu bat dela zehazten du.
Collabora Office Basic aplikazioak xenbait VBA instrukzio, funtzio eta objektu onartuko dituela zehazten du.
Definitu enumerazioak edo UNO ez diren konstante multzoak. Enumerazio bat programazioa errazten duen eta kodearen logikaren berrikuspena errazten duen balio-zerrenda bat da.
Testu-funtzioak
Kate-adierazpen bateko lehen karakterearen Unicode balioa ematen du.
Zehaztutako karaktere-kodeari dagokion Unicode karakterea itzultzen du.
Kate batek beste kate baten barruan duen kokagunea itzultzen du, katearen eskuineko aldetik hasita.
Katea itzultzen du karaktereen ordena alderantzikatuta.
Bihurtu kate bat bihurketa mota batek zehaztutakoaren arabera.
Finantza-funtzioak
Aktibo baten amortizazioa kalkulatzen du, epealdi jakin baterako, metodo aritmetiko beherakorraren bidez.
Inbertsio baten etorkizuneko balioa ematen du, ordainketa periodiko eta konstanteetan eta interes-tasa konstantean oinarrituta (etorkizuneko balioa).
Epealdi batean amortizatuko den kopurua kalkulatzen du, ordainketa erregularrak eta interes-tasa konstantea dituen inbertsioan oinarrituta.
Inbertsio baten barne-errendimenduaren tasa kalkulatzen du.
Inbertsio sorta baten barne-errendimenduaren tasa aldatua kalkulatzen du.
Mailegu edo inbertsio baten periodo kopurua kalkulatzen du.
Inbertsio baten uneko balio garbia kalkulatzen du, emandako deskontu-tasa batean eta diru-gordetze eta diru-ateratzeen multzo batean oinarrituta.
Mailegu edo inbertsio baten ordainketa periodiko konstanteak kalkulatzen ditu.
Ordainketa periodiko eta konstantean eta interes-tasa konstantean oinarritutako inbertsio baten kapitalaren ordainketa ematen du epealdi jakin bati dagokionez.
Ordainketa erregularren serie batetik datorren uneko balioa kalkulatzen du inbertsio baterako.
Mailegu edo inbertsio baten interes-tasa itzultzen du.
Epealdi bateko amortizazioa kalkulatzen du zuzeneko metodoaren bidez. Amortizazioaren kopurua konstantea da amortizazio-epealdian zehar.
Amortizazio-tasa aritmetiko beherakorra ematen du.
Data eta orduaren funtzioak
Dataren eta/edo orduaren formatua aplikatzen dio data-adierazpen bati eta emaitza kate modura itzultzen du.
MonthName funtzioak hilabete-zenbaki zehatz baten tokiko izena ematen du.
WeekdayName funtzioak asteko egun baten izena ematen du.
Fitxategien S/I funtzioak
Fitxategi bitar edo sarrera-fitxategi baten korronte irekia itzultzen du (Katea).
Funtzio matematikoak
Zenbakizko balio bat zehaztutako dezimalen kopuru batekin biribiltzen du.
Zenbakizko adierazpen bati aplikatutako zenbaki-formatua duen kate bat itzultzen du.
Returns a string with a number formatting applied to a numeric expression. A percent sign is appended to the returned string.
Kate bat itzultzen du, zenbaki bat barrutien serie kalkulatu baten baitan non agertzen den adierazteko.
Objektuen propietateak eta metodoak
Erabili VBAren Err objektua exekuzio-garaiko erroreak sortzeko edo maneiatzeko.