Collabora Office 24.04 laguntza
Makroen tresna-barrak makroak sortzeko, editatzeko eta exekutatzeko komandoak ditu.
Hautatu editatu nahi duzun liburutegia. Liburutegian hautatzen duzun lehen modulua bistaratuko da Basic IDEn.
Basic makroa konpilatzen du. Makro batean aldaketak egindakoan edo makroak urrats bakunak edo prozedura-urratsak erabiltzen baditu, konpilatu egin behar duzu makro hori.
Uneko makroaren exekuzioa geldiarazten du. Horren ordez, Ctrl+Alt+Q teklak sakatu ditzakezu.
Egin klik ikono honetan makroak dituen aldagaiak ikusteko. Aldagaiaren edukia beste leiho batean bistaratzen da.
Bi parentesi egokiren artean dagoen testua nabarmentzen du. Kokatu testu-kurtsorea irekitzeko edo ixteko parentesiaren aurrean eta egin klik ikono honetan.
BASICeko elkarrizketa-koadroaren fitxategia inportatzeko "Ireki" elkarrizketa-koadroari deitzen dio.
Inportatutako elkarrizketa-koadroak jadanik existitzen den izen bat badu, mezu-koadro bat ikusiko duzu inportatutako elkarrizketa-koadroaren izena aldatzeko. Kasu honetan, elkarrizketa-koadroa erabilgarri dagoen hurrengo izen 'automatikoarekin' ordeztuko da, elkarrizketa-koadro berri bat sortzean gertatzen den bezala. Edo existitzen den elkarrizketa-koadroa inportatutakoarekin gainidatz dezakezu. 'Utzi' botoian klik eginez gero, elkarrizketa-koadroa ez da inportatuko.
Elkarrizketa-koadroek lokalizatutako datuak eduki ditzakete. Elkarrizketa-koadroa bat inportatzean, elkarrizketa-koadroaren lokalizazioaren egoeran hutsegite bat gerta daiteke.
Liburutegiak hizkuntza gehigarriak baditu, inportatutako elkarrizketa-koadroarekin konparatuz edo inportatutako elkarrizketa-koadroa ez badago erabat lokalizatuta, orduan hizkuntza gehigarriak modu isilean gehituko zaizkio inportatutako elkarrizketa-koadroari elkarrizketa-koadroaren eskualde-ezarpen lehenetsiaren kateak erabiliz.
Inportatutako elkarrizketa-koadroak hizkuntza gehigarriak baditu liburutegiarekin konparatuz, edo liburutegia ez badago erabat lokalizatuta, orduan mezu-koadro bat ikusiko duzu Gehitu, Baztertu edo Utzi botoiekin.
Gehitu: hizkuntza gehigarriak gehituko zaizkio aurrez dagoen elkarrizketa-koadroari inportatutako elkarrizketa-koadrotik. Liburutegiaren hizkuntza lehenetsiko baliabideak erabiliko dira hizkuntza berrientzako. Hizkuntzak eskuz gehitzearen berdina izango zatekeen.
Baztertu: liburutegiko hizkuntzaren ezarpenak eldatu gabe mantenduko dira. Inportatutako elkarrizketa-koadroaren baztertutako hizkuntzentzako baliabideak ez dira liburutegian kopiatuko, hala ere inportatutako elkarrizketa-koadroaren iturburuko fitxategietan mantenduko dira.
Elkarrizketa-koadroaren editorean, komando honek "Gorde honela" elkarrizketa-koadroari deitzen dio uneko BASIC elkarrizketa-koadroa esportatzeko..