Collabora Office 24.04 laguntza
Errore-informazioa berrezartzen du eta ondoren zer exekutatuko den adierazten du.
Resume [ [0] | label | Next ]
0: Errore-informazioa berrezartzen du eta errorea eragin duen instrukzioa berriro exekutatzen du. 0 aukerakoa da.
label: Errore-informazioa berrezartzen du eta exekuzioa berrabiarazten du uneko azpierrutinan zehaztutako etiketan.
Next: Errore-informazioa berrezartzen du eta instrukzioa exekutatzen du errorea eragin duen instrukzioaren ondoren.
Errore-informazioa Erl, Err eta Error$ funtzioekin eraikitzen da.
Erl: Errorea gertatu den lerro-zenbakia moduluan.
Err: Errore-zenbakia.
Error[$]: Errorearen deskribapena.
Resume erabiltzen bada errore-informazioa berrezartzeko, maneiatutako baldintza deitutako errutinetara hedatzea eragozten da.
Errorea maneiatzeko errutina erabilienak honakoak dira: erabiltzaileari abisu bat bidaltzea, errorea konpontzea, errore-informazioa egunkarian gordetzea eta errorea konpontzeko azalpenak ematen dituzten errore pertsonalizatuak sortzea. Erabili Resume label mekanismo horiek beharrezkotzat jotzen direnean.
Sub Error_Handling
try: On Error GoTo catch
' errutinaren kodea hemen doa
Error 91 ' adibideko errorea
finally:
' errutina garbitzeko kodea hemen doa
Exit Sub
catch:
Print Erl, Err, Error$
Resume finally
End Sub ' Error_Handling
Erabili Resume Next, adibidez, eten behar ez den iterazio-prozesu batean aurkitutako anormaltasunak jakinarazteko. Kasu horretan, beharbada errutina anitz maneiatu behar da.
Sub Iteration
planets = Array("☿","♀","♁","♂","♃","♄","⛢","♆")
try:
On Error GoTo ReportAndProcessNext
For ndx = -3 To 11 Step 1
MsgBox planets(ndx)
Next
On Error GoTo 0 ' Stop error catching
finally:
Exit Sub
ReportAndProcessNext:
Print "Error "& Err &" at line "& Erl &" - "& Error$
Resume Next
End Sub ' Iteration
Zenbait egoeratan egokia izan daiteke Resume parametrorik gabe erabiltzea akastuna de instrukzioa berriro exekutatzea. Hala ere, horrek amaierarik gabeko begizta bat sortu dezake.