Collabora Office 24.04 laguntza
Liburutegi-edukiontzi pertsonalak edo partekatuak (Aplikazio-makroak edo Nire makroak) kudeatzeko dokumentuaren barruan, erabili GlobalScope adierazlea.
Basic iturburu-kodea eta elkarrizketa-koadroak liburutegi-edukiontzietan antolatuta daude. Liburutegiek moduluak eta elkarrizketa-koadroak izan ditzakete.
Basic liburutegiak eta moduluak BasicLibraries objektuarekin kudeatu daitezke. Liburutegietan bilaketak egin daitezke, esploratu egin daitezke eta eskariz kargatu daitezke. Dokumentu-gertaerak monitorizatzea atalak Collabora Office liburutegien karga azaltzen du.
Elkarrizketa-koadroen liburutegiak eta elkarrizketa-koadroak DialogLibraries objektuarekin kudeatu daitezke. Elkarrizketa-koadro bat Basic lengoaiarekin irekitzea atalak Collabora Office elkarrizketa-koadro partekatuak nola bistaratu azaltzen du.
BasicLibraries eta DialogLibraries edukiontziak aplikazio-mailan eta dokumentu guztietan existitzen dira. Dokumentuaren liburutegi-edukiontziak ez dute GlobalScope adierazlea behar kudeatuak izateko. Liburutegi-edukiontzi global bati (Aplikazio-makroak edo Nire makroak kokalekuan dagodenari) deitu nahi bazaio dokumentu baten barrutik, GlobalScope adierazlea erabili behar da.
GlobalScope specifier
Basic dokumentuko adibidea
' Standar dokumentu-liburutegiko "Dialog1" deitzen
oDlgDesc = DialogLibraries.Standard.Dialog1
' 1. liburutegia aplikazio-liburutegiko 2. elkarrizketa-koadroari deitzen
oDlgDesc = GlobalScope.DialogLibraries.Library1.Dialog2