Collabora Office 24.04 laguntza
Kate-aldagai batean katea eskuinean lerrokatzen du, edo erabiltzaileak definitutako aldagai mota beste aldagai mota batean kopiatzen du.
RSet Testua As String = Testua edo RSet Aldagaia1 = Aldagaia2
Testua: kate-aldagaia.
Testua: kate-aldagaiaren eskuinean lerrokatu nahi duzun katea.
Aldagaia1: erabiltzaileak definitutako aldagaia, hori kopiatutako aldagaiaren helburua da.
Aldagaia2: erabiltzaileak definitutako aldagaia, hori beste aldagai batean kopiatu nahi duzu.
Katea kate-aldagaia baino motzagoa bada, RSet instrukzioak katea eskuinean lerrokatzen du, kate-aldagaiaren barruan. Kate-aldagaiaren barruan geratzen diren karaktereak zuriuneez ordezten dira. Aldagaia kate-aldagaia baino luzeagoa bada, aldagaia baino luzeagoko karaktereak trunkatu egiten dira, eta geratzen diren karaktereak bakarrik lerrokatzen dira eskuinean kate-aldagaiaren barruan.
RSet instrukzioa erabiltzaileak definitutako mota bateko aldagaiak beste mota bati esleitzeko ere erabil daiteke.
Ondorengo adibidean RSet eta LSet instrukzioak erabiltzen dira kate baten ezkerreko eta eskuineko lerrokapena aldatzeko.
Sub ExampleRLSet
Dim sVar As String
Dim sExpr As String
sVar = String(40,"*")
sExpr = "SBX"
' "SBX" eskuinean lerrokatzen du 40 karaktereko katean
' Izartxoak zuriuneekin ordezten ditu
RSet sVar = sExpr
Print ">"; sVar; "<"
sVar = String(5,"*")
sExpr = "123457896"
RSet sVar = sExpr
Print ">"; sVar; "<"
sVar = String(40,"*")
sExpr = "SBX"
' "SBX" ezkerrean lerrokatzen du 40 karaktereko katean
LSet sVar = sExpr
Print ">"; sVar; "<"
sVar = String(5,"*")
sExpr = "123456789"
LSet sVar = sExpr
Print ">"; sVar; "<"
End Sub