Collabora Office 24.04 laguntza
Str funtzioak aldagaien edukiak kate bihurtzen ditu. Zenbakizko balioak, datak, kateak eta moneta-balioak erabili ditzake.
Zenbaki positiboen aurretik zuriune bat doa. Zenbaki negatiboen aurretik, minus ikur bat.
Zenbakizko balioetarako, Str funtzioak itzultzen duen katea eskualde-ezarpenaren arabera aldatuko da. Hortaz, puntua erabiliko da dezimalen bereizle gisa, beharrezkoa denean.
Kate bat pasatzen bada argumentu gisa, aldaketarik gabe itzultzen da.
Datak eskualde-ezarpenaren araberako kate bihurtzen dira.
Str (Balioa As Variant)
String
Balioa: Kate bihurtuko den edozein balio.
Behean, Str funtzioa nola erabili ikasteko zenbait adibide.
Sub ExampleStr_1
' Ikusi nola zuriune bat dagoen itzulitako kateen hasieran
MsgBox Str(10) ' " 10"
MsgBox Str(10.5) ' " 10.5"
MsgBox Str(-12345 + 1.3) ' " -12346.3"
MsgBox Str(10000 / 3) ' " 3333.33333333333"
' Argumentu gisa pasatutako kateak ez dira aldatzen
MsgBox Str("A123") ' "A123"
End Sub
Erabili LTrim funtzioa itzulitako katearen hasierako zuriunea kentzeko.
Sub ExampleStr_2
MsgBox Str(10.5) ' " 10.5"
MsgBox LTrim(Str(10.5)) ' "10.5"
End Sub
Str funtzioak Date aldagaiak ere maneiatu ditzake.
Sub ExampleStr_3
Dim aDate as Date, aTime as Date
aDate = DateSerial(2021, 12, 20)
aTime = TimeSerial(10, 20, 45)
Print Str(aDate) ' "12/20/2021"
Print Str(aTime) ' "10:20:45"
End sub