Collabora Office 24.04 laguntza
Zehaztutako karaktere-kodeari dagokion karakterea itzultzen du.
Chr[$](charcode As Integer) As String
String
charcode: Baliozko 8 bit-eko ASCII balioa (0-255) edo 16 bit-eko Unicode balioa ordezkatzen duen zenbakizko adierazpena. Argumentu negatibo nominala duten adierazpenak onartzeko, adibidez Chr(&H8000), atzeranzko bateragarritasun moduan, −32768 eta −1 arteko balioak 32768 eta 65535 arteko barrutiarekin mapatzen dira.
VBA bateragarritasun modua gaituta dagoenean (Option VBASupport 1), charcode baliozko 8 bit-eko ASCII balioa (0-255) soilik ordezkatzen duen zenbakizko adierazpena da.
Erabili Chr$ funtzioa kontrol-segida bereziak inprimagailura edo bestelako irteera-iturri batera bidaltzeko. Kate-adierazpenetan komatxoak txertatzeko ere erabil dezakezu.
Gainezkatze-errorea gertatuko da VBA bateragarritasun modua gaituta badago eta adierazpenaren balioa 255 baino handiagoa bada.
Sub ExampleChr
' Adibide honek komatxoak (34 ASCII balioa) sartzen ditu kate batean.
MsgBox "Bidaia " + Chr$(34) + "labur" + Chr(34) + " bat."
' Inprimatutakoan elkarrizketa-koadroan honela agertzen da: Bidaia "labur" bat.
MsgBox Chr(charcode := 64) ' "@" ikurra
End Sub