Str funtzioak aldagaien edukiak kate bihurtzen ditu. Zenbakizko balioak, datak, kateak eta moneta-balioak erabili ditzake.
Zenbaki positiboen aurretik zuriune bat doa. Zenbaki negatiboen aurretik, minus ikur bat.
Zenbakizko balioetarako, Str funtzioak itzultzen duen katea eskualde-ezarpenaren arabera aldatuko da. Hortaz, puntua erabiliko da dezimalen bereizle gisa, beharrezkoa denean.
Kate bat pasatzen bada argumentu gisa, aldaketarik gabe itzultzen da.
Datak eskualde-ezarpenaren araberako kate bihurtzen dira.
Erabili Val funtzioa zenbaki bat ordezkatzen duen kate bat zenbakizko datu mota bihurtzeko.
Val funtzioari pasatutako katean ez dira kontuan hartzen eskualde-ezarpenak. Horrek esan nahi du komak milakoen bereizletzat hartuko direla eta puntuak dezimalen bereizletzat.