Collabora Office 24.04 laguntza
Aldagai bat, jatorrizko datu mota bat (data, zenbakia, testua) izan ordez, objektua dela probatzen du. Funtzioak True (egia) itzultzen du aldagaia objektua bada, bestela False (faltsua) itzultzen du.
Funtzio honek True itzultzen du honako objektu motetarako:
UNO objektuak
Class moduluaren objektu-instantziak
Errutinak edo aldagaiak, Object gisa definituta daudenean.
Collabora Office Basic moduluak
Datu-egiturek True itzultzen dute, baita hutsik daudenean ere. Objektu bidez definitutako aldagaiek True itzultzen dute, baita hasieratu gabe badaude ere.
IsObject(var)
Boolearra
var: Aztertu beharreko aldagaia.