Collabora Office 24.04 laguntza
Identifikatzaile bat edo gehiago konstante gisa definitzen ditu.
Konstantea programaren irakurgarritasuna hobetzen duen aldagaia da. Konstanteak ez daude aldagai mota jakin bat bezala definituta; programa-kodeetako leku-marka gisa baino ez dira erabiltzen. Konstanteak behin bakarrik definitu daitezke, eta ezin dira aldatu.
[Global|Private|Public] Const izena= adierazpena[, ...]
izena: Izendatzeko hitzarmenen aldagai estandarrari jarraitzen dion edozein identifikatzaile.
adierazpena: Edozein adierazpen literal.
Datu mota ez da ezarri behar. Liburutegi bat memorian kargatzen denean, Collabora Office Basic-ek programa-kodea bihurtu egiten du, konstante bat erabiltzen den bakoitzean adierazpen definituak hura ordezkatu dezan.
Modu lehenetsian, konstanteak pribatutzat hartzen dira moduluetan eta errutinetan. Konstanteak publiko edo global bihurtu daitezke, modulu guztiek edo Basic liburutegi guztiek erabili ditzaten.
Global, Private eta Public zehaztaileak modulu-konstanteetan soilik erabili daitezke.
Const LURRA = "♁" ' moduluaren esparrukoa
Private Const ILARGIA = "☾" ' moduluaren esparrukoa
Public Const ARTIZARRA="♀", MARTE="♂" ' esparru orokorrekoa
Global Const EGUZKIA = "☉", IZARRA = "☆" ' esparru orokorrekoa
Sub ExampleConst
Const EGUZKIA = 3 * 1.456 / 56 ' EGUZKIA lokala da
MsgBox EGUZKIA,, ILARGIA ' EGUZKIA konstante globala ez da aldatzen
Const Pgm = "Program", Var = 1.00
MsgBox Pgm & " " & Var, , VENUS &" and "& MARS
End Sub