Collabora Office 24.04 laguntza
Adierazpen bat edo adierazpen-multzo bat boolear bihurtzen ditu. Adierazpen bat karakterez, zenbakiz eta eragilez osatuta dago. Konparazioak eta eragile logiko edo matematikoak onartzen dira adierazpenen barruan.
CBool (expression As Variant) As Boolean
expression zenbaki bat edo adierazpenen konbinazioen multzo bat izan daiteke.
Boolearra
expression: Adierazpen logiko bat, formula matematiko bat, zenbakizko adierazpen bat edo adierazpenak eta eragileak konbinatzen dituen multzo bat. Adierazpena ebaluatzean, eragile logikoak hartuko dira kontuan lehenengo, gero konparazioen eragileak eta azkenik eragile matematikoak.
expression adierazpena zenbaki bat edo formula matematiko bat izan daiteke. Bere balioa 0 bada, False itzuliko da, bestela True itzuliko da.
Adierazpen anitz konbinatu daitezke, honako moduan: expr1 [[{operator] expr2]..]. expr1 eta expr2 adierazpenak ebaluatu nahi den edozein kate edo zenbakizko adierazpen izan daiteke. CBool funtzioak adierazpenak konbinatzen ditu eta True edo False itzultzen du. operator, berriz, zera izan daiteke, eragile matematikoa, eragile logikoa edo konparazio-eragilea.
Hurrengo adibideetan, CBool funtzioak adierazpen logiko bat, formula matematiko bat eta Instr funtzioak itzultzen duen balioa ebaluatzen ditu. Funtzioak egiaztatzen du ea "a" karaktererik dagoen erabiltzaileak sartu duen esaldian.
Sub ExampleCBool
Print CBool( 1>2 Xor 44 ) ' True (egia) itzultzen du
Print CBool( expression := 15 /2 -7.5 ) ' False (faltsua) erakusten du, adierazpena zeroren berdina baita
txt = InputBox("Sartu esaldi labur bat:")
' Probatu "a" karakterea esaldian ageri den ala ez.
' Komando-lerroaren ordez
' If Instr(Input, "a")<>0 Then...
' CBool funtzioa honela aplikatzen da:
If CBool(Instr(txt, "a")) Then
MsgBox "Sartu duzun esaldian »a« karakterea ageri da!"
EndIf
End Sub