Collabora Office 24.04 laguntza
Ondorengo instrukzioak eta funtzioak aldagaiekin lan egiteko erabiltzen dira. Funtzio horiekin, esaterako, aldagaiak deklaratu edo definitu, aldagaiak mota batetik bestera bihurtu edo aldagai mota zehaztu dezakezu.
Kate-adierazpenak edo zenbakizko adierazpenak moneta-adierazpen bihurtzen ditu. Eskualde-ezarpenak dezimal-bereizle eta moneta-ikurrentzat erabiltzen dira.
Adierazpen bat edo adierazpen-multzo bat boolear bihurtzen ditu. Adierazpen bat karakterez, zenbakiz eta eragilez osatuta dago. Konparazioak eta eragile logiko edo matematikoak onartzen dira adierazpenen barruan.
Kate-adierazpenak edo zenbakizko adierazpenak "Error" motako azpierrutinen aldagai-adierazpen bihurtzen ditu.
Motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago, DefBool instrukzioak ezarriko du aldagaientzako datu mota lehenetsia, letra-barrutiaren arabera.
Motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago, DefCur instrukzioak ezarriko du aldagai mota lehenetsia, letra-barrutiaren arabera.
Motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago, DefDate instrukzioak ezarriko du aldagai mota lehenetsia, letra-barrutiaren arabera.
Aldagai mota lehenetsia ezartzen du (letra-barrutiaren arabera) motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago.
Motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago, DefErr instrukzioak ezarriko du aldagai mota lehenetsia, letra-barrutiaren arabera.
Aldagai mota lehenetsia ezartzen du (letra-barrutiaren arabera) motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago.
Aldagai mota lehenetsia ezartzen du (letra-barrutiaren arabera) motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago.
Aldagai mota lehenetsia ezartzen du (letra-barrutiaren arabera) motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago.
Motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago, DefSng instrukzioak ezarriko du aldagai mota lehenetsia, letra-barrutiaren arabera.
Motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago, DefStr instrukzioak ezarriko du aldagai mota lehenetsia, letra-barrutiaren arabera.
Aldagai mota lehenetsia ezartzen du (letra-barrutiaren arabera) motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago.
Emandako zenbakizko edo kate-adierazpena Date aldagai bihur daitekeen egiaztatzen du.
Variant aldagaiek Empty balioa duten egiaztatzen du. Empty balioak aldagaia ez dela hasieratu adierazten du.
Variant-ek Null balio berezia duen egiaztatzen du, eta aldagaiak daturik ez duela adierazten du.
Emandako adierazpena zenbakia den egiaztatzen du. Adierazpena zenbakia bada, funtzioak True itzultzen du, bestela, False itzultzen du.
Aldagai bat, jatorrizko datu mota bat (data, zenbakia, testua) izan ordez, objektua dela probatzen du. Funtzioak True (egia) itzultzen du aldagaia objektua bada, bestela False (faltsua) itzultzen du.
Tamaina finkoko matrizeen matrize-elementuen edukia ezabatzen du, eta aldagai-tamainaren matrizeek erabiltzen duten memoria libratzen du.
Programa-kodeko aldagai guztiak Dim instrukzioaren bidez esplizituki deklaratu behar direla zehazten du.
Aldagai bati edo matrize bati neurriak ematen dizkio modulu-mailan (ez azpierrutina edo funtzio baten barruan), aldagai edo matrize hori baliozkoa izan dadin liburutegi eta modulu guztietan.
Aldagai bati edo matrize bati neurriak ematen dizkio maila globalean (ez azpierrutina edo funtzio baten barruan), aldagai edo matrize hori baliozkoa izan dadin uneko saioko liburutegi eta modulu guztietan.
Aldagaia edo matrizea prozedura-mailan deklaratzen du azpierrutina edo funtzio baten barruan, hala, aldagaiaren edo matrizearen balioak mantendu egiten dira azpierrutina edo funtziotik irtendakoan. Dim instrukzioaren konbentzioak ere baliozkoak dira.
Aldagai baten motaren informazioa duen testu bat edo zenbakizko balio bat itzultzen du.
Exekutatzean, objektuak objektu-izenaren bidez kate-parametro gisa helbideratzeko aukera ematen du.
Exekutatzean, objektuak objektu-izena erabiliz kate-parametro gisa helbideratzeko aukera ematen du.
Funtzio batera pasatako parametroak aukerako parametro gisa definitzeko aukera ematen du.
Basic Uno objektu batek zenbait Uno interfaze onartzen dituen egiaztatzen du.
True itzultzen du zehaztutako bi Basic aldagaiek UNO objektu-instantzia bera ordezkatzen badute.