Collabora Office 24.04 laguntza
Funtzio bat zera da, deitzen zaionean exekutatzen den kode-bloke bat. Sarritan, funtzioei adierazpen deitzen zaie.
Datuak parametro edo argumentu gisa pasatu daitezke funtzio batera. Parametro bat balio gisa edo erreferentzia bidez pasatu daiteke. Erreferentzia bidez eginez gero, funtzioko parametroari aplikatutako aldaketak dei-kodera itzuliko dira.
Funtzio batek, normalean, datuak itzultzen ditu emaitza gisa.
[Private | Public] Function Name[char] (argument1 [As Type][, argument2[char][,...]]) [As typename]
instrukzioak
[Exit Function]
instrukzioak
End Function
esparrua: Funtzioaren esparru lehenetsia Public da. Private esparrua moduluaren barneko errutina bat adierazten du, ez dago pentsatuta beste moduluek errutina hori erabili dezaten.
izena: Funtzioak itzulitako balioa duen azpierrutinaren izena.
argumentuak: Azpierrutinari pasatu beharreko parametroak.
Sub ExampleExit
Dim sReturn As String
Dim sListArray(10) As String
Dim siStep As Single
For siUrratsa = 0 to 10 ' Bete matrizea probako datuekin
sListArray(siStep) = chr$(siStep + 65)
MsgBox sListArray(siStep)
Next siStep
sReturn = LinSearch(sListArray(), "B")
Print sReturn
End Sub
Function LinSearch( sList(), sItem As String ) As Integer
Dim iCount As Integer
' Linsearch funtzioak TextEntry testua bilatzen du TextArray:sList() zerrendan:
' Itzulera-balioa sarrerako indizea edo 0 (Null) da
For iCount=1 To Ubound( sList() )
If sList( iCount ) = sItem Then
Exit For ' sElementua aurkituta
End If
Next iCount
If iCount = Ubound( sList() ) Then iCount = 0
LinSearch = iCount
End Function