Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office Basic-en exekutatzea nahi duzun DLL fitxategian azpierrutina bat deklaratu eta definitzen du.
Ikus baita ere: FreeLibrary
Declare {Sub | Function} Izena Lib "Liburutegi-izena" [Alias "goitizena"] [Argumentua] [As Mota]
Izena: Collabora Office Basic-etik azpirrutinari deitzeko izena, DLLan definitutakoa ez, beste bat.
Goitizena: azpierrutinaren izena, DLLan definitutakoa.
Liburutegi-izena: DLLaren fitxategi- edo sistema-izena. Liburutegi hau automatikoki kargatzen da funtzioa erabiltzen den lehenengo aldian.
Argumentu_zerrenda: prozedurari deitzean hara pasatutako argumentuen parametro-zerrenda. Parametro mota eta kopurua exekutatutako prozeduraren arabera dago.
Mota: funtzio-prozedurak itzulitako balioaren datu mota zehazten du. Parametro hori alde batera utz daiteke motaren deklarazio-karakterea sartzen bada izenaren ondoren.
Parametro bat azpierrutinara balio gisa pasatzeko erreferentzia gisa pasatu beharrean, parametro hori ByVal gako-hitzaren bidez adierazi behar da.
Declare Sub MyMessageBeep Lib "user32.dll" Alias "MessageBeep" ( Long )
Sub ExampleDeclare
Dim lValue As Long
lValue = 5000
MyMessageBeep( lValue )
FreeLibrary("user32.dll" )
End Sub