Collabora Office 24.04 laguntza
Programaren exekuzioarekin jarraitzen du Sub edo Function baten barruan, etiketa batek adierazitako prozedura-lerroan.
GoTo label[:]
label: Exekuzioak non jarraituko duen adierazten duen lerro-identifikatzaile bat. Etiketaren esparrua, hura kokatuta dagoen errutinarena da.
Erabili GoTo instrukzioa Collabora Office Basic-ek jakin dezan programa exekutatzen jarraitu behar duela beste prozedurako beste toki batean. Kokalekua etiketa baten bidez adierazi behar da. Etiketa ezartzeko, eman izen bat eta amaitu bi punturekin (":").
Ezin da GoTo instrukzioa erabili Sub edo Function batetik kanpora jauzi egiteko.
Sub/Function
' instrukzioen blokea
GoTo Label1
Label2:
' instrukzioen blokea
Exit Sub/Function
Label1:
' instrukzioen blokea
GoTo Label2
End Sub/Function